Indarkeriaren amaiera 5-6 urte atzeratzea egotzi dio Amaiurrek Madrili
Rafael Larreina Amaiur koalizioko diputatuak indarkeriaren amaiera lortzeko prozesua bospasei urte atzeratzea leporatu dio Espainiako Gobernuari, jarrera "immobilista" duelako.
Larreinak urte politikoaren balantzea egin du, Onintza Enbeita diputatuarekin batera, eta, bakegintza eta ekonomia alorretan, "galdutako urtea" izan dela esan du.
Koalizio abertzalearen ordezkariak azpimarratu duenez, "euskal gizarteak prozesuaren amaiera eskatzen du", "normalizazio politikoa eta behin betiko bakea" nahi duela. Horretarako, "Espainiako Gobernuak urratsak egitea garrantzitsua da", gaineratu du.
Horren hitzetan, "Espainiako Gobernuaren jarrerak, bai PPrekin bai PSOErekin, egungo bake prozesua bost edo sei urte atzeratu zuen Alderdien Legearekin".
"Orain, berriz, PPren Gobernuak oztopoak jartzen ditu prozesua betikotzeko, eta horrek beste bospasei urte atzeratuko du prozesua", salatu du.