Arraiz: 'Otegik kartzelan jarraitzeko arrazoi bakarra mendekua da'
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gaur Donostian ziurtatu duenez, Arnaldo Otegi eta Bateragune auziaren gainerako zigortuak espetxean jarraitzeko "arrazoi bakarra mendekua" da; izan ere, Euskadin "garai berri bat" zabaldu izana "ez diete barkatzen".
Sortuk ekitaldi politikoa egin du Boulevardean, eta Arraizek hitza hartu du Auzitegi Konstituzionalaren erabakia salatzeko. Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari sei urte eta erdiko kartzela-zigorra berretsi zien Konstituzionalak.
Besteak beste, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Txelui Moreno eta Joxean Agirre Sortuko buruzagiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ekitaldian izan dira.
"Egoera politiko hau sortzeko" gehien lan egin zuten bost pertsonek espetxean jarraitzea "ez du zentzurik", adierazi du Sortuko presidenteak. "Mendeku" nahia arrazoi bakarra dela errepikatu du Arraizek.
"Egoera politiko hau" sortzea "barkatzen ez" dietela azpimarratu du, ezta "bake eta demokrazia agertoki baten" alde egindako lana ere. Bestalde, mota horretako ekintza judizialak gogorarazi ditu Arraizek, horien artean, Alderdien Legea. Ezker abertzaleak guztiak garaituko dituela gaineratu du.
Albiste gehiago politika
Santos Cerdan behin-behinean espetxera bidali du Auzitegi Gorenak
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia kartzelan sartzea erabaki du, PSOE astindu duen ustezko ustelkeria kasuagatik.
Chivitek azpimarratu du UCOren txostenak ez duela Belateko tunelen obren esleipena aipatzen
Nafarroako presidenteak, UPNren eta PPNren galderei erantzunez, gogorarazi du Nafarroako Kontuen Ganberaren txostenean ere ez zela zalantzan jarri esleipena.
Jaurlaritzak 31 lan-saio egingo dituela iragarri du, Euskadiko segurtasun integralari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Basque Segurtasuna Foroak bere bidea hasi du, segurtasun integralari buruzko hausnarketa eta diagnostiko partekatua lantzeko helburuz. Lehen lan-saioa datorren uztailaren 9an izango da, Sodupen (Gueñes).
Cerdanek eskupekoak jaso izana ukatu du, eta esan du jazarpenaren biktima dela EAJrekin eta EH Bildurekin negoziatzeagatik
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Auzitegi Gorenean deklaratu du astelehen honetan. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Leopoldo Puente magistratuari eskatu dio Cerdan behin-behinean espetxeratzea, fidantzarik gabe.
Bengoetxea: "Gobernu honek ez ditu inoiz lotuko segurtasuna eta migrazioa"
Gaur Bilbon abiatu den Basque Segurtasun Foroaren harira, Imanol Pradales lehendakariak esandakoak —"egiten duenak ordaindu egingo du", hain zuzen— argitu ditu Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak. "Segurtasun integralaz ari gara", azaldu du.
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du atzerritarren lan-baimenen kudeaketa
Euskadik migratzaileen lan-baimenekin lotutako eskumen berriak kudeatuko ditu astearte honetatik aurrera; helburua integrazioa erraztea eta administrazio-izapideak arintzea da.
Euskadiko segurtasun integralaren inguruan "konplexurik gabe eta ausardiaz" lan egiteko deia egin du lehendakariak
Lehendakariak eman dio hasiera Basque Segurtasun Foroari, eta azpimarratu du segurtasun integrala beharrezkoa dela "lasai" bizitzeko. "Segurtasunik gabe ez dago ongizaterik, segurtasunik gabe ez dago garapenik", gaineratu du. Halaber, segurtasun integralaren erronkari aurre egiteko gaur egun Euskadik dituen gaitasun politikoak nahikoak ote diren edo indartu eta zabaldu egin behar diren galdetu du.
Santos Cerdan Auzitegi Gorenean dago, eroskeria kasuagatik deklaratzeko
Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohia Auzitegi Gorenean dago jada, ikertu gisa deklaratzeko, lehen aldiz, Jose Luis Abalos Garraio ministro zela obra publikoetan esleipen irregularraren truke eskupekoak banatzeko sarean nahastuta omen dagoelako.
Abian da Basque Segurtasun Foroa, Bilbon
Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Rosa Zarraren familiak barkamena eskatzeko "aukera ez galtzeko" eskatu dio Atutxari
Zarraren heriotzaren 30. urteurrenean, Egiari Zor Fundazioak "autokritika zintzoa" eta "Ertzaintzaren biktimak erreparatzeko borondatea" eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari.