Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Semperrek esan du ETAren 'burugogorkeriak' eusten diola sakabanatzeari

‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartu’’ behar dela esan du PPko ordezkariak.
BORJA SEMPER PP EITB
BORJA SEMPER PP EITB

Borja Semper Euskadiko PPko legebiltzarkideak eta Gipuzkoako popularren buruak dio ETAren ‘’burugogorkeriak eusten’’ diola presoen sakabanaketari, desegitea ez iragarrita. Halaber, gogoratu egin du ETAren desegitearekin bukatuko litzatekeela egungo espetxe politika, Rajoyren Gobernuak aurretik iragarri izan duenez. Bestalde, ‘’hausnarketa serio eta sakona’’ irekitzeko deia ere egin du, ‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartzeko’’.

Onda Vascan egindako elkarrizketan, Semperrek adierazi du Rajoyri zuzendutako ‘’eskaera asko’’ daudela, ‘’ia asterokoak’’, ‘’gauzak alda ditzan’’. ‘’Beharrezkoa dena da ETAk presoei kalte egiteari uztea. Une honetan, sabanaketa politikari eusten diona ETA da, bere burugogorkeria, desegin nahi ez izanda’’, gaineratu du.

Bestalde, PPko buruak dio ‘’berri bikaina’’ dela ‘’indarkeria erabili eta banda terrorista baten kide izan den pertsona batek egoera zuzendu eta barkamena eskatzea’’: ‘’hilketak egin dituen pertsona batek esatea hori gaizki dagoela eta publikoki hori esatea’’, gaineratu du. Hala, ‘Langraiz Bidea’rekin bat egiten duten presoek ‘’espetxe ibilbidea’ izatea ‘’indartu’’ behar dela esan du PPko ordezkariak.

Herriko Tabernak

Herriko Tabernen auzia dela-eta, Semperrek erabateko errespetua agertu du auzitegietako epaien aurrean, berari gustatu ala gustatu ala ez. Erabaki judizialek garai berrekin bat egin behar ote duten galdetuta, Semperrek esan du erabaki politikoek, ‘’dudarik gabe’’egoera berriarekin bat egin behar dutela, baina erabaki judizialak ‘’zuzenbidean eta legeetan’’ oinarritzen direla. ‘’Alderdiak gara eboluzionatu behar dugunak, legegintzan egiten eta gure jarrerarekin’’.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X