Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPNrekin koalizioa osatzea 'ez du baztertu' PPNk

Bere alderdia "elkarrizketarako prest" dagoela adierazi du Pablo Zalba PPNko gestio-batzordearen presidenteak. "Hitz egiteko arinegi da, baina printzipioz ez dugu ezer baztertzen", ziurtatu du.
Pablo Zalba PPNko gestio-batzordearen presidentea. Argazkia: EFE
Pablo Zalba PPNko gestio-batzordearen presidentea. Argazkia: EFE

Bere alderdia "elkarrizketarako prest" dagoela errepikatu du gaur Pablo Zalba PPNko gestio-batzordearen presidenteak, eta foru-hauteskundeetan UPNrekin koalizioa osatzea ez du baztertu, nahiz eta alderdi erregionalistak hauteskundeetara bakarka aurkeztuko dela aurreratu. "Hitz egiteko arinegi da, baina printzipioz ez dugu ezer baztertzen", ziurtatu du.

Ekitaldi politikoaren balantzea egin du Zalbak prentsaurrekoan. PPNko arduradunaren ahotan, Yolanda Barcina UPNko presidenteak "koalizioa baztertzen ez duela ematen du".

Hala eta guztiz ere, eztabaida "arinegi" egiterik ez dagoela errepikatu du Zalbak. PPNko buruzagiaren hitzetan, "hobe da eztabaida atzeratzea".

Bestalde, gestio-batzordearen aurreneko bilera ostiralean egin behar dutela aurreratu du Pablo Zalbak. "Datozen hilabeteetan alderdiak landu beharreko esparruak zehaztuko" dituzte bileran, Zalbak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X