Urkullu: 'Krisitik ateratzeko zorroztasuna beharrezkoa da'
Euskadi krisi ekonomikoaren "unerik gogorrenak" gainditzen ari dela berretsi du Iñigo Urkullu lehendakariak, baina, gai horretan "zuhurtzia" eskatu du eta Jaurlaritza beti "lurraren gainean oinak edukiz" arituko dela azpimarratu du. "Oraindik ez da krisia amaitu", gaineratu du.
"Gure planteamendua beti oinak lurraren gainean eukiz egingo dugu", nabarmendu du Urkulluk, ikasturteko lehen Gobernu bileraren ondorengo agerraldian.
Horren harian, egoera ekonomikoak hobera egin duela erakusten duten zenbait adierazle zerrendatu ditu: PBIaren hazkundea, esportazio eta turismo datuak edota langabezia tasa.
"Krisiaren unerik larriena gainditzen ari gara, nahiz eta krisian egon", esan du.
Urkulluk bere kezka agertu du Europan "gertatzen ari denarekin" eta Italiak, Alemaniak eta Frantziak bizi dituzten atzeraldiak aipatu ditu.
Lehendakariak esan du krisi ekonomikotik ez dela "doikuntzarekin edo murrizketekin soilik ateratzen", zorroztasuna ezarriz baizik.
Gizarte giro ona
Bestalde, Urkulluk herrietako udako jaietan izan den "gizarte giro ona" ere azpimarratu du, eta Euskal Herriko "herri guztietan jaietan jai" izan dela nabarmendu du. "Horrela izan beharko litzateke beti", gaineratu du.
Horren harian, Loiun bost autobus kiskali zituztela gogoratu du eta "holako ekimen at izan bada ere", indar politiko guztiek erasoa gaitzestu egin zutela goraipatu du. "Azpimarratzekoa da, ekintza horrek ez du giza babesik izan, inola ere ez".
Familia-argazkia Donostian
Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan ekin dio berriro kurtso politikoari, udarako oporren ostean, ohiko batzorde-bilera eginez Miramar Jauregian, Donostian. Bilera egin aurretik, Jaurlaritzako sailburu guztiek, Urkullu lehendakariak eta Gipuzkoako agintariek urteroko familia-argazkia egin dute Jauregiko eskaileretan.
Banan-banan, goizeko 10:00etan iritsi dira sailburuak, eta Jauregiko kanpoaldean Iñigo Urkullu lehendakariaren zain egon dira Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin eta Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Nagusietako jarduneko presidentearekin batera.
Urkulllu ordu laurden beranduago iritsi da, eta Donostiako txistularien doinuekin harrera egin diote Gipuzkoako agintariek.
Sailburuak agurtu ondoren, Jauregian sartu dira, baina minutu batzuk beranduago, ohiko argazkia egin dute Miramar Jauregiko eskaileratan. Jarraian, eraikinean sartu dira, Gobernu bilera egiteko.

Sailburuak, bilera hasi aurretik. Argazkia: EFE
Bien bitartean, ErNEko ordezkariek protesta egin dute Miramar Jauregiaren kanpoaldean, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuaren eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariaren aurka.
Hastear dagoen kurtso politiko berria, zalantzarik gabe, Euskadirentzako estatus politiko berri baten inguruko eztabaidak, Eskoziako erreferendumaren aurreko egunetan eta Katalunian azaroaren 9rako aurreikusita duten kontsultatik gertu, eta ekonomiak markatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.