Kataluniako galdeketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzioa adostasunez erreformatzea proposatu dio Sanchezek Masi

PSOEren idazkari nagusiak azpimarratu du Kataluniako galdeketa "legez kanpokoa" dela. Konstituzioa erreformatzea eta ondoren espainiar guztiek bozketa bidez aldaketa hori berrestea babestu du.
18:00 - 20:00
Konstituzioa adostasunez erreformatzea proposatu dio Sanchezek Masi

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak Espainiako Konstituzioa berritzea proposatu dio Artur Mas Generaliteko presidenteari, azaroaren 9rako aurreikusitako subiranotasunari buruzko galdeketa hizpide hartuta egin duten bileran. "Lehendabizi akordioa eta gero bozketa", nabarmendu du. Pedro Sanchezen esanetan, konponbide "eraikitzailea, irekia eta bideragarria da" berak proposatutakoa.

PSOEko buruak Konstituzioa erreformatzea eta ondoren espainiar guztiek bozketa bidez aldaketa hori berrestea babestu du, subiranotasunari buruzko galdeketa egitearen alternatiba gisa.

Azaroaren 9ko galdeketa "legez kanpokoa" da Pedro Sanchezen arabera, eta hori dela eta ez du PSOEren bermerik ez eta negoziatzeko borondaterik aurkituko. "PSOE ez da distantziakidea. Subiranotasun nazionala Espainiako herriarena da", adierazi du.

Pedro Sanchezek feederalismoaren aldeko apustua egiten du Kataluniaren "berezitasuna" aitortzeko eta, aldi berean, Kataluniak Espainiarekin dituen loturak indartzeko. Horren iritziz, konponbidea bilatzea Espainiako Gobernuko presidentearen eta Kataluniako Gobernuko presidentearen betebeharra da.

Konstituzioa berritzeko proposamenak "Kataluniaren berezitasuna" aitortzeko balioko du, Sanchezen arabera. Azaroaren 9ko galdeketak Kataluniako gizartean haustura eragingo duela azpimarratu du.

Sanchezen iritziz, Masek bere helburuak "garbi" ditu, baina legez kanpoko ezer ez egiteko hartutako konpromisoa betetzea eta galdeketa deialdia atzera botatzea espero du.

Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak bi orduko bilera egingo dute eguerdian Kataluniako Gobernuaren egoitzan.

2013ko urriaren 25ean Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko orduko idazkari nagusia Artur Masekin elkartu zen Generalitatean, eta galdeketa egin ordez Konstituzioaren erreforma "bozkatzea" proposatu zion Kataluniako presidenteari. Izan ere, Espainiako Alderdi Sozialista Katalunian galdeketa egitearen kontra agertu da beti.

Pedro Sanchezek kazetarien aurrean hitz egin zuen astelehenean Kataluniako presidentearekin gaur egin duen bileraz. Horren esanetan, "subiranotasunaren erronka espainiar guztiei axola zaie". Hala, galdeketa alboratzea eta Konstituzioa aldatzea proposatuko du Espainiako Alderdi Sozialistak datozen hilabeteetan.

El Gobierno catalán valora que las propuestas del PSOE, pero insiste en que el objetivo es "votar"

Helburua "bozkatzea" dela gogorazi dio Kataluniako Gobernuak PSOEri

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak Pedro Sanchezek egindako proposamena aitortu du, baina helburua azaroaren 9an galdeketa egitea dela azpimarratu du.

Sozialistek ideiak dituztela eta horiek azaltzen dituztela nabarmendu du Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak. Bien bitartean, Alderdi Popularrak edozerren aurrean ezezko jarrera hartu duela eta "inmobilismoan" kokatu dela salatu du,

Sanchezi proposamenak egitea aitortu badio ere, Konstituzioaren erreforma zehaztea eta, batez ere, aldaketa horiek egiteko PPren babesa egitea eskatu dio Kataluniako Gobernuak PSOEri. "Ez gara horiek ados jartzen diren bitartean eserita zain egongo", gaineratu du.

Mariano Rajoyren eta Pedro Sanchezen arteko bilera

Pedro Sanchez Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentearekin duela hilabete elkartu zenean Kataluniako galdeketaz hitz egiten aritu ziren, eta biak bat etorri ziren galdeketa legez kanpokoa dela eta ezin dela egin esateko orduan.

Konponbide bakarra federalismoa dela esan zuen Sanchezek orduan: "Kataluniako egoerak eta lurralde krisiak erreforma egitea premiazko bihurtu dute, baina aspaldidanik zegoen gure arkitektura aldatzeko premia". Halaber, egungo lurralde eredua berritzeko eta udal, gobernu autonomiko eta Estatuaren eskumenak berrordenatzeko premia adierazi zuen.

Galdeketarik ez egitea espero du Pedro Sanchezek, Artur Masek legearen baitan egingo dela esana duelako, eta autonomia erkidegoen eskumenak eteteko aukeraz galdetuta, erabat kontra agertu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X