Berrikuntza PSOE-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk uztailaren 26an aukeratuko du Moncloarako hautagaia

PSOEko 2015eko udal-hautagaiak aukeratzeko primarioak urriaren 19an edo azaroaren 30ean egingo dituzte.
Pedro Sanchez
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia. EFE

PSOEko 2015eko udal-hautagaiak aukeratzeko primarioak urriaren 19an edo azaroaren 30ean egingo dituzte, Gobernuko Presidentetzarako hautagaia, berriz, datorren urteko uztailaren 26an erabakiko dute.

Primarioen data eta araudia PSOEren Exekutibako Batzorde Iraunkorrean adostu dituzte, astelehen honetan Ferrazeko egoitzan izan den bileran, Cesar Luena Antolakuntza idazkariak jakitera eman duenez.

Exekutiba sozialistak gaur osatu du Kongresurako, Senaturako eta Europako Parlamenturako alderdi parlamentarioen zuzendaritza-koadroa.

Maria Chivite nafarra izango da Senatuan bozeramailea, eta Oscar Lopez Antolakuntza idazkari ohia izango da bigarrena.

Kongresuan dagoeneko ezaguna da Antonio Hernandoren izendapena alderdiko bozeramaile moduan. Berritasuna: Miguel Angel Heredia izango da idazkari nagusia.

Exekutiba sozialistak Ramon Jauregui mantentzea erabaki du Euroganberako alderdiko zuzendaritzako buru.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X