3.000 euro alkoholean, 2.000 artean… Ratoren gastuak 'b txartela'rekin
Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohiak egun bakar batean 3.547 euro gastatu zituen alkoholean, 2.000tik gora euro artean, 969 zapatetan eta 1.000 euro atera zituen 17 aldiz Caja Madriden 'b txartela'rekin.
Halaxe agertzen da Caja Madrideko kontseilariek 1999tik 2012ra erabili zituzten visa txartelen gastuen desglosean. Guztira 15,5 milioi euro gastatu zituzten, eta Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu eta Rato eta beste batzuk inputatu ditu.
2010eko azaroaren 28tik 2012ko maiatzaren 7ra, Bankiako presidente gisa dimisioa aurkeztu zuen arte, Ratoren txartelean 272 mugimendu zenbatu dituzte, guztira 54.837 euro.
Kargua utzi zuen egunean bertan, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiak 341,63 euro gastatu zituen "Pepa" jatetxean.
Desglosean 4 eta 5 sardexkako jatetxeetako mugimenduak agertzen dira, 1.500 euroko hegaldiak, luxuzko hotelak, bainuetxeak, ikuskizunetarako sarrerak, klubak, dantzalekuak, pubak, etab.
Gainera, Ratok etxeko kable bidezko telebistaren harpidetza txartel horretara zuen bideratua (29,5 euro hilabetean), eta erosketak egiten zituen bitxi dendetan edo musika tresna dendetan.
Bankiako agintari zenean atera zituen 1.000 euro txartelarekin 17 aldiz, eta bere urtebetetze egunean, 300 euro.
Luxuzko arropa, liburu eta disko dendetan, farmazietan edo ile-apaindegietan ere txartel horrekin ordaintzen zuen Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak. Gainera, karitatezko erakundeei ere txartel horrekin ordaintzen zien.
Caja Madriden zegoenean, itsaski jatetxe batean 800 euro gastatu zituen. Hala ere, epe horretan egin zuen gastu handietan bidaia-agentzia batean eta goi mailako luxuzko hoteletan egin zuen, lehenengoan 2.086 euro, eta bestean 1.598.
Beste kontseilarien gastuak
Ratori lekukoa utzi zion egunean bertan, 2010eko urtarrilaren 28an, Miguel Blesak 4.000 euroko erosketa egin zuen produktu informatikoetan.
Aurreko zazpi urteetan, 1.600 aldiz erabili zuen visa luxuzko jatetxeetan, hoteletan, bitxi-dendetan, Hegoafrikara bere urtebetetzean egin zuen bidaia batean, arropa dendetan eta baita ardoa saltzen duen dena ezagun batean ere.
Hala ere, Ildefonso Sanchez Barcoj zuzendari nagusi ohia izan zen txartelak gehien erabili zituena; izan ere, 484.192 euro gastatu zituen Caja Madriden kontura, eta 90.000, Bankiaren kontura. Blesaren ondokoak 17.000 euro gastatu zituen 2009ko eguberrietan egindako bidaia batean, 3.356 euro merkataritza gune batean, etab.
Gehien gastatu zuen hurrengoa Jose Antonio Moral Santin IUkoa izan zen, 456.552 euro hain zuzen ere. Horietatik 367.000, % 80a, kutxazain batetik atera zuen.
Arturo Fernandez Madrilgo Enpresarien Konfederazioko presidenteak bere jatetxeetan gastatu zituen 37.326 euroen zati handiena (9.400 egun batean), eta Gerardo Diaz Ferran CEOEren presidente ohiak ere jatetxe horietan sartu zituen gastatutako 90.000 euroetako 82.000.
Bestalde, Virgilio Zapatero ministro sozialista ohiak 20.900 euro gastatu zituen jatetxeetan eta 3.500 liburuetan 2010 eta 2012 artean. Rafael Spottorno erregearen aholkulariak guztira 223.864 euro gastatu zituen, gehiena altzari eta etxe-tresnetan.
Jose Ricardo Martinez Castro UGTren Madrilgo buruzagi ohiak eta Francisco Baquero CCOOko ordezkariak ere dirutzak xahutu zituzten.
Urriaren 16an hartuko diete deklarazioa
Oraingoz, Blesa, Rato eta Sanchez Barcoj deitu ditu epaileak deklaratzera. Urriaren 16an izango da auzi saioa, eta Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu gisa hartuko die deklarazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.