Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy azaroaren 9ko galdeketaren aurka egitea aztertzen ari da

Espainiako Gobernuak "Antidemokratiko"tzat jotzen du prozesua, eta deialdiarekin lotutako ekintza guztien inguruko txosten bat egiteko eskatu die Estatuko zerbitzuko juridikoei.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordea.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordea. Argazkia: Efe

Espainiako Gobernuak azaroaren 9rako Katalunian prestatzen ari diren galdeketaren kontra egitea aztertzen ari da, "antidemokratiko"tzat jotzen duelako. Horregatik, deialdiarekin lotutako ekintza guztien inguruko txosten bat egiteko eskatu die Estatuko zerbitzuko juridikoei.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak azaldu duenez, "badirudi Generalitateak guk legez kanpokotzat jo genuen kontsulta are antidemokratikoagoa den prozesu batekin ordezkatu nahi duela".

Saenz de Santamariak azpimarratu du herritarrei ezin zaiela "ezer inposatu; ahoz edo bestela, zalantzak, izua eta segurtasun eza eragiten duten zerbait egiteko", Generalitateko presidenteak "prozesuaren legez kanpokotasuna onartu nahi izan ez duelako".

Espainiako Gobernuaren ordezkariak berretsi du Generalitea sustatzen ari den kontsulta alternatiboak ez duela "inolako berme demokratikorik", ez dagoelako erroldarik, eta kontsulta bultzatu dutenak direlako antolatzaileak, mahaiak osatuko dituztenak, bozketa kontrolatuko dutenak, botoak zenbatuko dituztenak eta emaitzaren berri emango dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X