Bartzelonatik postalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zifraren zirrara

Maddalen Iriarte ETBko kazetariak Bartzelonatik bidali digun laugarren "postalak" goizeko lehen orduan botoa eman daitekeen tokietan bizi izandakoak jasotzen ditu.
A9 9N boto papera papeleta kontsulta consulta EFE

1.142.910 gizon-emakumek eman du botoa arratsaldeko 13:00ak bitarte azaroaren 9ko galdeketa edo prozesu parte-hartzaile honetan. Joana Ortega Generalitateko lehendakariordeak, zenbaki hori emateaz gainera, esan duenez, "milaka herritar hauek era librean parte hartu dute gaurko galdeketan Kataluniaren etorkizun politikoaz euren iritzia emateko".

Zifra ematearekin batera, Generalitateak berak prentsarako prestatu duen gunean, prozesu honek arrakasta izatea nahi dutenen artean poza ikusi dugu. Ordu berean, 2014ko hauteskunde europarretan 1.340.770 pertsonak emana zuten botoa, 2012ko hauteskunde autonomikoetan 1.547.209 pertsonak, eta 2011ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 1.867.247 pertsonak.

Gainerako galdeketa horietan guztietan ordu berean parte-hartzea handiagoa izan zen, baina prozesu parte-hartzaile honek dituen aldagarri bereziek argi uzten dute zifra hori zirrara sortzeko modukoa dela, hemendik aurrera ere bide beretik jarraitzen badu egunak.

Zein da zifra arrakastatsua etorkizunari begira? Alderdi soberanistek eta Kataluniako Asanblea Nazionalak eta Omnium Culturalek bi milioi boto arrakastatzat joko lituzkete. Gaur goizeko zifrak zirrara sortu die. Beste ahots askok diote 1.500.000 eta 2.000.000 milioi arteko emaitzak soberaniaren aldeko blokearen izaera baieztatuko lukeela baina kontutan izan behar dela alderdi horiek banaka hauteskunde autonomikoak irabazi bai, baina ez dutela gehiengo absoluturik lortu.

Konparazioak egitea ez da erraza oraingo honetan 16 urtetik gorakoek eta izena emanda zuten atzerritarrek ere izan dutelako botoa emateko aukera. Arratsaldeko zazpietan partaidetzaren datu gehiago izango ditugu. Orduan ikusiko dugu zirrara noraino iristen den.

Albiste gehiago politika

El secretario general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, durante una rueda de prensa, en la sede del partido, a 29 de agosto de 2025, en San Sebastián, Guipúzcoa, País Vasco (España). EH Bildu reúne en San Sebastián a la Mesa Política de Hegoalde, coincidiendo con el inicio del curso político, en la que se analizan y trabajan los objetivos del curso, entre ellos, y de manera especial, la convocatoria de la Conferencia Política que tendrá lugar el 20 de septiembre en Tabakalera.



Unanue / Europa Press

29/8/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko prest dago, "politika publikoak aldatzeko" bada

Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla erantsi du. Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua. 

Reunión EH Bildu Mas Madrid
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Eskuin muturrari eta olatu autoritarioari aurre egiteko" elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute EH Bilduk eta Mas Madrilek

Bi alderdi politikoek bilera bat egin dute Bilbon, Arnaldo Otegi buru duen alderdiak Estatuko egoera politikoa ebaluatzeko egiten ari den bilera-sortaren barruan. Komunikatu bateratu batean, bi alderdiek "positibotzat eta konstruktibotzat" jo dute hitzordua, eta "Espainiako Estatuak bizi duen egoerari eta testuinguru globalari buruzko ikuspegia partekatzeko balio izan duela" zehaztu dute.

Gehiago kargatu