Arrospide eta Plazaola aske uzteko agindu du ANk, zigorrak berrikusita
Santiago Arrospide Sarasola, ‘Santi Potros’, eta Alberto Plazaola Unduaga ETAko kide historikoak espetxetik ateratzekoa agindua eman du gaur Auzitegi Nazionalak, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartu eta Europako arautegia betez.
Gaur indarrean sartu da Espainian espetxe-zigorrak modu bateratuan hartu behar direla jasotzen duen Europako araua. Horrek ETAko preso askori eragingo die. Dagoeneko ETAko 54 presok eskatu dute zigorrak berrikustea.
Araudi horren arabera, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartu behar dira eta Estatuko kartzeletan bete beharreko zigorrari kendu behar zaizkie.
Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko lehen aretoak eman du Arrozpide eta Plazaola espetxetik ateratzeko agindua. Bigarren aretoak eta Fiskaltzak, berriz, Europako legediaren beste irakurketa bat egin zuten, eta, hortaz, auzia Gorenera iritsiko da.
Bien bitartean, Arrospide eta Plazaola aske geratuko dira, Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Arrospide ETAko buruzagi militar ohitzat jo zuten. Alacant II espetxean dago, eta, besteak beste, Bartzelonako Hipercorren egindako atentatuagatik zigortu zuten. 2025ean zen espetxetik ateratzekoa.
Plazaolari 36 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, bi atentatu egiten saiatzeagatik.
Gaur sartu da indarrean
Esan bezala, espetxe-zigorren pilaketari buruzko Europako araudia Estatuan aplikatzea onartu berri dute, eta legea gaur sartu da indarrean. Ibilbidea, hala ere, zailtasunez hasi du aipatu legeak, batez ere ETAko presoei nola eragingo dien kontuan hartuta. Legearen irakurketa ezberdinak egin dituzte Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko bi salak, eta Fiskaltzak auzia Gorenera eramatea erabaki du.
ETAko 54 presok dagoeneko eskatu dute zigorrak berrikustea, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartuta.
Hala ere, Europar Batasunak 2008an onartutako araudiaren arabera, Batasuneko Estatuek batak bestearen ebazpen judizialak aitortzen dituzte, eta, beraz, baita zigorrak ere. Europar Batasunak estatu bakar bat bailitzan jardun beharko luke; alegia, preso bat delitu beragatik ezingo lukete birritan zigorra betetzera behartu.
Polemika asteartean piztu zen, Auzitegi Nazionalak Frantzian espetxealdia bete zuten lau presori Espainian espetxealdia murriztea eskatu zuenean, hain zuzen ere.
Francisco Mujika Garmendia, Santiago Arrozpide Sarasola, Rafael Caride eta Alberto Plazaola dira preso horiek. Auzitegi Nazionalak horien espetxe-zigorren kalkulua berriro egiteko eskatu zuen, Espainian bete behar duten kartzelaldia berriz kalkulatzeko, Frantzian betetakoa kenduta.
Irakurketa kontrajarriak
Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko 1. Salak Europako zuzentarauan oinarrituta hartu du erabakia. Hortaz, Frantziako espetxeetan igarotako urteak kontuan hartu behar dira eta, beraz, urte horiek murriztu egin behar zaizkiela ondorioztatu du.
Arazoa, baina, 2. Salaren irakurketarekin etorri zen; izan ere, Iñaki Bilbao Beaskoetxea ETAko beste preso baten auzian, kontrako erabakia hartu zuen sala horrek.
Sala horretako epaileen arabera, eta Auzitegi Gorenak zuzentarau horren gainean esandakoa kontuan hartuta, gehiketak “ezin du berehalakoa izan, baizik eta legea kontsultatu beharko da”, horren inguruan ebazteko.
Halaber, horren esanetan, Kongresuak onartu berri duen legean, zuzentaraua barneratzeko, oraindik ez dago indarrean, eta Europako arau horren gaineko “eragina interpretatzeko irizpide” ezberdinak aipatzen ditu.
Gainera, gogorarazi duenez, ezin dira aplikatu 2010eko abuztura arte emandako epaien zigorrak.
Halaber, ebazpenaren arabera, ANk Bilbaoren aurka emandako epaiak “ebazpen frantziarrak atera baino lehen egin ziren”; hori dela eta, ez du uste “delitu guztiak prozesu bakar batean sartzeko loturarik” dagoenik.
Jose Ricardo de Prada epailea Bilbaori (1994 eta 1996. urte bitartean 16 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, hiru epaitan) zigorrak ez batzeko erabakiaren kontra azaldu da. De Pradaren iritzian, egokia da Bilbaori zigorrak gehitzea, Concepcion Espejel eta Julio de Diego kideek erabakitakoaren aurka eginda.
Bertsio kontrajarriak daudela ikusita, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea jartzea erabaki du. Auzitegi Gorenera eramango du auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.