Administrazio Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez auzian pertsonatu ala ez erabakiko du gaur Kutxabankek

Administrazio Kontseiluak ostegunerako deitutako ohiko bileran erabaki behar zuen auzian pertsonatu ala ez, baina erabakia berehala hartzeko eskatu dio epaileak bankuari.
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Ustez 243.000 euro Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiari bidegabe ordaintzeagatik Mario Fernandez presidente ohia inputatu ondoren, auzian pertsonatu ala ez erabakiko du Kutxabankek asteazken honetan, Administrazio Kontseiluak egingo duen ezohiko bileran, bankuko iturriek jakitera eman dutenez.

Ustezko ordainketa bidegabe horien berri eman zion Kutxabankek Fiskaltzari, baina Justiziak Fernandez eta Cabieces inputatu eta gero, bankuak auzian pertsonatu ala ez du oraindik erabaki. Bankuak ez zuen galera ekonomikorik nozitu; izan ere, Cabiecesi ordaindutako kopurua bere poltsikotik itzuli zuen Fernandezek.

Administrazio Kontseiluak ostegunerako deitutako ohiko bileran erabaki behar zuen Kutxabankek auzian pertsonatu ala ez, baina erabakia berehala hartzeko eskatu dio epaileak bankuari.

Hala ere, ostegunean ohiko bilera egingo du Administrazio Kontseiluak; izan ere, bankuaren azken emaitzak aurkeztuko ditu bertan Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak.

Horrez gain, bilera horretan presidente berriak agintaldirako ildo estrategikoak iragartzea espero dute, baita zuzendaritzan aldaketak egitea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X