Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk errefusatu egin du Kutxabanki buruzko ikerketa batzordea sortzea

Bestalde, Kutxabankeko presidentearen soldata igoera "gehiegizkoa" dela adierazi du Joseba Egibarrek.
Joseba Egibar, Radio Euskadin. EiTB
Joseba Egibar, Radio Euskadin. EiTB

Joseba Egibar EAJko bozeramailearen ustez, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearen soldata "gehiegizkoa" da. Hain zuzen ere, erakundeak % 73 igo dio, eta orain 600.000 euro kobratzen ditu urtean, eta 200.000 euroko pizgarriak ditu.

"Niri behintzat gehiegizkoa iruditzen zait, EAEko kutxek ematen zituzten soldatekin dedikazio aparta eskaini dute hainbat zuzendarik", adierazi du. Hori dela eta, "errealitatearen eta kutxen historiaren araberako soldatak" edukitzea eskatu dio Kutxabanki.

Bestalde, erakunde horretan atzemandako ustezko irregulartasunak ikertzeko bide egokiena justizia dela iritzi dio Egibarrek. Horrenbestez, errefusatu egin du EH Bilduk proposatutako ikerketa batzordea sortzea.

Horren haritik, koalizio abertzaleak ezer "argitu" baino gehiago, "gauzak nahastu" nahi dituela kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X