Departamendu Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzeak gora egiten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian 17:00etan

Hautesleriaren % 43,25ek bozkatu du ordura arte eta, 2011ean, % 39,91ekoa izan zen parte-hartzea. Frantzian, boto-emaile kopuruak ere gora egin du, sei puntu baino gehiago.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Departamenduak berritzeko bozketan ari dira Ipar Euskal Herrian

Egun garrantzitsua du Ipar Euskal Herriak gaur, igandea: Departamendu Hauteskundeen lehendabiziko itzulia. Bigarren itzulia, berriz, hurrengo igandean izango dute, martxoaren 29an. Kantonamenduetako ordezkariak aukeratuko dituzte.

Parte-hartzeari dagokionez, 17:00ak arte Pirinio Atlantikoetako hautesleriaren % 43,25ek eman du botoa, eta, 2011ean, % 39,91ek. Frantzian, bere osotasunean, boto-emaileek ere gora egin dute, 2011ko % 36,38tik, gaurko % 42,98ra arte.

12:00etan, % 17,84ko parte-hartzea zenbatu dute Ipar Euskal Herriko hauteslekuetan, 2011an baino txikiagoa (% 19,1). Frantzian, aldiz, gora egin du duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, % 15,7tik, gaurko % 18,02ra.

Frantziako Gobernuaren azken lurralde erreformaren ondoren, Ipar Euskal Herriak 12 kantonamendu ditu (lehen 21 zituen), eta bakoitzak 20.000 biztanle inguru hartzen ditu, gutxi gorabehera:  Hendaia, Donibane Lohizune, Miarritze, Angelu,  Baiona 1, Baiona 2, Baiona 3, Uztaritze, Kanbo, Mugerre, Donapaleu eta Maule dira gaur egungo kantonamenduak.

Hauteskunde hauetako berritasun nagusienetakoa hautagaiak bikoteka aurkeztuko direla da; gizonezko batek eta emakume batek osatuko dute bikotea, derrigorrez, parekidetasuna bermatzeko. Hautagaiek ez dira aurkeztuko alderdi baten izenean, independenteak dira, baina kasu gehienetan lotura estua dute talde politiko jakin batzuekin.

Denera, bi itzulitan, 12 bikote (24 ordezkari) aukeratuko dituzte, eta horiek izango dira Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean ordezkaritza izango dutenak, kantonamenduen izenean.

Eskumenen eztabaida bete-betean dagoenean iritsiko dira Departamendu Hauteskundeak. Departamenduen egitura sakon aldatzeko asmoa du François Hollande Frantziako presidenteak, eta baita horien eskumenak ere. Ikusteke dago zer gertatuko den bigarren mailako errepide-sarea, garraio publikoa edota hezkuntza kudeatzeko eskumenekin, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X