'De Miguel' auziarekin aurrera jarraitzea erabaki du epaileak
'De Miguel' auziarekin aurrera jarraitzea erabaki du Roberto Ramos Gasteizko epaileak, 15 inputatuk jarritako errekurtsoak bertan behera utzita.
Guztira 26 lagun inputatu zituen epaileak 'De Miguel' auzian, tartean EAJko zenbait agintari ohi.
Gaur argitaratutako autoaren arabera, martxoaren 9ko autoa berretsi du Ramos epaileak. Horren bitartez, auziarekin eta aldez aurretik egindako diligentziekin aurrera jarraitzea erabaki du.
Lehen idazki horretan, 26 inputatuen aurkako ahozko epaiketa egiteko bideari ekin zion.
Ramosen hitzetan, martxoko autoa “zuzena” da, eta legearekin bat dator.
Inputatuen artean, auzia bertan behera uzteko eskatu zuen De Miguelen abokatuak.
26 pertsona inputatu dituzte
Roberto Ramos epaileak 26 pertsona inputatu zituen, tartean Arabako EAJko hainbat goi-kargudun ohi. Orotara 11 delitu egozten dizkie, hala nola dirua zuritzea eta funts publikoak bidegabe erabiltzea. Hain zuzen, ustez legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sare bat aztertu dute auzi honetan.
Gasteizko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiko arduradunaren esanetan, zantzu nahikoak daude Alfredo de Miguel Arabako EAJko "bigarren" eta foru diputatu ohia akusatzeko. Auziko inputatu nagusia da.
De Miguelez gain, besteak beste, hauek inputatu ditu epaileak:Aitor Telleria eta Koldo Ochandiano Arabako EAJko kide ohiak; Gurutz Larrañaga eta Xabier Sanchez Robles, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuko kide ohiak; Julian Sanchez Alegria eta Alfonso Arriola, EAEko teknologia parkeen sareko buruzagi ohiak, eta Iñaki San Juan, Leioako zinegotzi jeltzale ohia.
Kontratuak "legez kanpo" lortzeko "elkarte sarea"
Epaileak 11 delitu egotzi dizkie inputatuei: prebarikazioa, delituak jazartzeko beharrari muzin egitea, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa, dirua zuritzea, funts publikoak bidegabe erabiltzea, administrazio publikoei iruzur egitea, funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazio edo jarduerak egitea, agiri publikoak faltsutzea, Ogasun Publikoaren aurkako delituak eta konkurtso publikoetan prezioak eraldatzea.
Autoaren arabera, "egiaztatu egin da badagoela Alfredo de Miguel Agirre buru zuen sare antolatu baten zantzurik". Gainera, buruzagi jeltzale ohiak berak "erantzukizun politikoak edota instituzionalak" zituzten hainbat pertsonaren laguntza izan zuela gaineratu du.
Sare horren helburua zen "Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) zuzendutako administrazioetan edo erakunde publikoetan legez kanpoko kontratuak edo esleipen publikoak lortzea".
Halaber, sareak "komisioak" edo "ordainketak" eskatzen zituen, "kontratu simulatuen bitartez".
Bost urteko ikerketa
Ainhoa Alberdi abokatuak 2009an Alfredo de Miguelen eta Aitor Telleriaren aurka jarritako salaketa batek abiatu zuen auzi hau.
Alberdik legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bateko kide izatea egotzi zien Fiskaltzaren aurrean, horren arabera, 100.000 euroko ordainsaria eskatu ziotelako, abokatu hori administratzaile zen Urbanorma enpresari esleitutako kontratu batengatik.
Salaketa horren ondorioz, Ramos epaileak ikerketa abiatu, eta De Miguel atxilotzea agindu zuen 2010eko martxoaren 17an. Une horretan, buruzagi jeltzalea Herri Administrazioko foru diputatua zen.
Operazio hartan, beste zazpi pertsona ere atzeman zituzten. Atxilotu zituzten egunean bertan utzi zituzten aske, baina karguak egotzi zizkieten.
Harrezkero, Ramos epaileak loditu egin zuen auzia, inputatuen kopurua gero eta gehiago handituta. De Miguel eta beste 25 pertsona inputatu ditu azkenean.
Iñigo Urkulluk (EAJko presidentea zen une horretan) militantzia uztea eskatu zien inputatuta zeudenei; izan ere, horren esanetan, alderdi jeltzaleak ez zuen "zerikusirik" ustelkeria auziarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.