Oiarbide: 'Aldarrikatzetik gauzatzera igarotzea da hurrengo urratsa'
Angel Oiarbide Gure Esku Dago herri ekimeneko bozeramaileak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, adierazi duenez, atzo Euskal Herriko bost hiriburutan erabakitzeko eskubidearen alde egin ziren ekitaldiak "herritarren jarreraren adierazle" izan ziren. "Herritarrak izan ziren protagonista, herritar aktiboak. Bakoitzak nahi duen lekuan jarriko du fokua, baina dudarik ez dago, bidea hau dela: sentsibilitate askotariko herritarrak oinarrizko eskubide baten inguruan biltzea lortu dugu, berriro", esan du.
Milaka herritar bildu ziren ekitaldi guztietan. Anoeta leporaino bete zen, eta San Mamesen eta Iruñeko zezen plazan hutsik geratu ziren aulkiak, gizartearen argazkiaren isla direla nabarmendu du Oiarbidek. "Ikusi zen aulki hutsak, oraindik, egon badaudela. Hori da gizartearen argazkia. Aulki huts horiek erakusten dute gizarte honetan asko dagoela egiteko erabakitzeko eskubidea oinarria izan dadin", azpimarratu du.
Datorren urtean hainbat herritan iragarri diren galdeketei buruz galdetuta, Oiarbidek esan du tokian tokian dagokionarekin adostutako prozesuak izango direla, ez Gure Esku Dago dinamikak antolatutakoak. Galdeketak egiteko prozeduren "protokoloa" jasota dutela, baina horiek martxan nola eta noiz jarri herritarrek erabaki behar dutela esan du.
Atzokoaz gogoeta egiteko eta, batez ere, hemendik aurrerako bidea zehazteko asteon lurralde batzarrak egingo dituzte. Datorren urtean ekintza handirik egongo den ez du argitu, baina argi utzi du hemendik aurrera "mamiari" helduko diotela. Oiarbideren hitzetan, "erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pausoa eman nahi dugu. Ez ginen sortu aldarrikapenen zurrunbiloan urtea joan eta urtea etorri egoteko. Aldarrikatzetik gauzatzera trantsizioa egingo duen herri dinamika bat gara".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".