Bilera ''adeitsua''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Diazek eta Ratok bilera pribatua izan zuten Ministerioan

Barne Ministerioaren arabera, orain dela urte asko elkar ezagutzen dute eta Ministerioak ez du Espainiako presidenteorde ohiaren kontrako prozesurik abiatu, Zerga Agentzia ari da ikertzen.
Rodrigo Rato. EFE
Rodrigo Rato. EFE

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Rodrigo Rato Espainiako presidenteorde ohi eta Bankiako presidente ohiarekin -inputatuta Bankia auzian- uztailaren 29an, ordubete inguru, ministroaren bulegoan. Hitzordua Jose Maria Aznarren gobernu-taldeko kide ohiak egin zuen, Eferen arabera.

Barne Ministerioaren inguruko hainbat iturrik aipatutako albiste agentziari esan diotenez, biek bilera "adeitsua" izan zuten, ordubete baino gutxiagokoa.

Batetik, iturrien esanetan, orain dela urte asko elkar ezagutzen dute biek eta Barne Ministerioak ez du Espainiako presidenteorde ohiaren kontrako prozesurik abiatu Segurtasun Indarren bidez, Zerga Agentzia ari da ikertzen.

Hala eman ditu, besteak beste, PSOEk eskatutako azalpenak, El Mundok publikatutako informazioa ezagutu ostean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X