Jihadismoaren aurkako plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Mundu musulmanari buruzko mapa' lantzen ari da Ertzaintza

Estefania Beltran de Herediak esan du Euskadi ez dagoela “atentatuak izateko arriskutik kanpo”, baina oraingoz erasoak egoteko zantzu nabarmenik antzeman ez dutela erantsi du.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EFE
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EFE

Ertzaintza “mundu musulmanaren egoerari eta islamismo erradikalari buruzko mapa” lantzen ari da, “atentatuak eragin ditzakeen prozesu erradikalak ekiditeko asmoz”.

Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak agerraldia egin dute Legebiltzarreko segurtasun batzordean aipatu planaren xehetasunak emateko.

Indarkeria islamiarrari errotik aurre egitea da egitasmoaren helburua, etorkizunean atentatu arriskurik ez izateko. Helburua lortzeko ikerketarako ahalmena indartu, talde horiek desegiteko baliabideak hobetu eta balizko atentatu baten ondorioak kudeatzeko bitartekoak zorroztu nahi dituzte.

“Geoestrategikoki nahiz geopolitikoki Euskadi ez dago atentatu jihadistak izateko arriskutik kanpo, baina azpimarratu behar dugu oraingoz ez dugula erasoak izateko zantzurik antzeman”, azaldu du Beltran de Herediak.

Euskal Autonomia Erkidegoa laugarren arrisku mailan dago, Estatuko gainerako erkidegoak bezala. Segurtasun sailburuaren iritzian, baina, arrisku maila sektoreka ezarri beharko litzateke, “atentatuak izateko aukera ez baita bera autonomia edo hiri guztietan”.

Balizko prozesu erradikalei “aurre hartzea” ezinbestekoa dela jo du eta, ondorioz, Ertzaintza Euskadin bizi den komunitate musulmanarekin elkarlanean ari da, “euren errealitatea ezagutzeko”.

Gauzak horrela, Gabirondok esan du beharrezkoa dela “mapa” bat lantzea, “pertsona musulmanak biltzen diren meskitak eta elkarteak non dauden zehaztuz”.

Trebakuntza eta koordinazioa

Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako neurriak ere hartuko dituzte; izan ere, Internet bidez “gazteak errekrutatzen dituzte atentatuak egiteko”.

Ertzainak ere trebatuko dituzte, adituek emandako hitzaldi eta bideoen bidez.

Amaitzeko, Beltran de Herediak gogora ekarri du polizia ezberdinen arteko “koordinazioa” eta “informazio-trukaketa” ezinbestekoa dela, balizko atentatuak saihesteko. Beraz, ezinbestekotzat jo du Ertzaintzak gisa honetako gaia eztabaidatzen diren organoetan parte hartzea.

Ildo horretan, onartu du Ertzaintzak Schenguen eremuko datu baseetan sartzeko mekanismoak azkenaldian hobetu egin direla.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X