Rodrigo Rato aske utzi du epaileak, baina pasaportea kendu dio
Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Caja Madrid eta Bankiako presidente izandakoa aske utzi du Antonio Serrano-Arnal Madrilgo argibideetako epaileak, baina kautelazko neurriak ezarri dizkio. Horrela, pasaportea kendu eta hilean behin gertuen duen epaitegira joateko betebeharra ezarri dio. Ustez kapitalak zuritzeagatik, ustelkeriagatik eta delitu fiskalengatik galdekatu ostean hartu du erabakia magistratuak.
Ezarritako kautelazko neurrien arabera, Ratok Europar Batasunean bakarrik bidaiatu ahalko du, eta hilabetean behin joan beharko da etxetik gertuen duen epaitegira.
Epaileak bi orduz galdekatu du Espainiako Gobernuko eta Caja Madrideko presidente ohia.
Iturri juridikoen arabera, bankari ohia prest zegoen gaurko hitzordurako, defentsak, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak eta epaileak egin dizkioten galdera guztiei erantzuteko.
Galdeketa 10:30 aldera hasi da, eta 13:00ean amaitu da, baina Bankiaren presidentea ohia deklarazioa hasi baino askoz ere lehenago bertaratu da.
Izan ere, uztaileko hitzorduaren aldean, Ekonomia ministro ohiak ez du baimenik eskatu aparkalekutik sartu ahal izateko.
Bankiako lehentasunezko akzioen 20 bat kaltedunek elkarretaratzea egin dute epaitegien sarreran. "Rato litxarrero, zure aita eta aitona bezalaxe", "Rato eta Blesa, espetxera" edo "Herri hau arpilatu dute" esan dute garrasika manifestariek.
Uztaileko aldi hartan, Ratok ez deklaratzeko eskubideari eutsi zion, iruzurraren kontrako bulegoak, Onifek, eta Fiskaltzak egindako akusazio askoren berri ez zuela argudiatuta.
Ordutik, informazio asko zabaldu da, Onifek uste baitu Ratok dirua zuritu zuela atzerrian, eta delituak beste zortzi pertsonari ere eragingo omen lioke.
Guardia Zibilaren komisaldegian deklaratu zuen Ratok aurreko ostegunean bertan, Alberto Portuondo Albisa Inversionesen administratzaile eta Ratoren ustezko izen-mailegatzaileak Kradonara elkarteari, Ratoren elkarte sarearen erdiguneari, hilero 40.000 euro ematen zizkiola jakinarazi ostean.
Portuondok, orain arte presondegian sartu duten bakarrak, esan zuen Kradonara Ratorena zela jakin gabe egin zituela ordainketak.
la ordainketak.Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.