Bozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaren aurka egin du

EAJk mozioa aurkeztu du, Espainiako Gobernuan lan-eskaintza publiko horren aurka jarritako helegitea bertan behera uzteko eskatuz.
Emilio Olabarria EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE
Emilio Olabarria EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuak Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaren aurka egin du. EAJk mozioa aurkeztu du, Espainiako Gobernuak lan-eskaintza publiko horren aurka jarritako helegitea bertan behera uzteko eskatuz, baina beheko ganberak ezerezean utzi du eskaria, besteak beste, Alderdi Popularraren botoekin.

Horrez gain, Ertzaintza polizien arteko organo ezberdinetan egotea ahalbidetzea galdegin du, baina eskakizun hori ere baztertu egin du Kongresuak.

Leopoldo Barreda PPren bozeramaileak esan du Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko “desadostasun administratibo” baten ondorio dela gaur agertu duten jarrera.

Gainera, gogoratu du Ertzaintza ezin dela nazioarteko organoetan egon, Polizia autonomikoa delako eta erakunde horiek Estatuetako Poliziei zuzenduta daudelako. Alabaina, bilera horietan aztertutako gaien inguruko informazioa Ertzaintzaren esku jartzen dela erantsi du.

Emilio Olabarria EAJren bozeramaileak ukatu egin du Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoak aurrekontuen orekan eragina izango duela eta gogora ekarri du hasieran batean Barne Ministerioak ez zuela deialdiaren kontrako adierazpenik egin.

Era berean, Olabarriak azpimarratu du Estatutuaren arabera, EAEk 8.000 ertzain izan beharko lituzkeela.

Amaitzeko, Ertzaintzak eta Estatuko gainerako polizia autonomikoek nazioarteko bilera eta organoetan parte hartu ezin izana Espainiako Gobernuaren gorrotoaren ondorio dela kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El presidente y consejero delegado de Aena, Maurici Lucena (c), durante la Junta general de Accionistas de Aena, a 16 de abril de 2026, en Madrid (España). Aena ha celebrado su junta de accionistas en la que se ha sometido a votación la reelección de Maurici Lucena como consejero ejecutivo para un nuevo mandato de cuatro años. Durante su intervención, el directivo ha enumerado los asuntos más relevantes de la compañía y explicado la estrategia del grupo para los próximos ejercicios en un contexto de consolidación del tráfico aéreo.



Mateo Lanzuela / Europa Press

16/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aenak ziurtatu du aireportuen kudeaketa partekatua bateraezina dela indarrean dagoen lege-esparruarekin

Aenako presidente eta kontseilari delegatu Maurici Lucenak Akziodunen Batzarrean defendatu duenez, interes orokorreko Espainiako aireportuak 18/2014 Legean jasotako araubide juridiko espezifiko baten mende daude. Lege hori Konstituzioak babesten du; Estatuak azpiegitura horien gainean duen eskumen esklusiboa deklaratzen du, eta jabetza pribatua eta enpresa-askatasuna babesten ditu. Hala ere, positibotzat jo du autonomia-erkidegoekiko lankidetza eta koordinazioa, betiere Konstituzioaren mugak errespetatzen badira eta Aenaren kudeaketa-autonomia eta sare-egitura aldatzen ez badira.  

joseba asiron
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Asironek esan du Aranzadiko etxegabetuei Udalak "behin behineko" irtenbidea eman ahal diela

Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu du, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu du aterperik gabe geratu diren 98 lagunen kasuak banan-banan aztertzen ari direla,  behin-behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan du, ez duelako horretarako eskumenik. "Irtenbidea erregularizazioa da".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X