Eusko Legebiltzarrak eskatu du Lan Agintaritzak enplegua erregulatzeko espedienteak baimentzeko eskumena berreskura dezala
EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Sumarrek babestu egin dute Espainiako Gobernuari eskatzea kaleratze kolektiboen baliozkotze administratiboa berriro derrigorrezkoa izan dadila; PPk eta Voxek, berriz, aurka bozkatu dute.
Eusko Legebiltzarrak ekimen bat onartu du, Espainiako Gobernuari eskatzeko Lan Agintaritzak berreskura dezala lan-erregulazioko espedienteak (LEE) onesteko betebeharra; 2012ko lan-erreformarekin ezabatu zen figura hori.
Gehiengo zabalarekin atera da aurrera proposamena, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Sumarren arteko akordioari esker, PP eta Voxen ezezkoaren aurrean. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaio indartu dezala Lan Ikuskaritzaren zeregina, txostenok legearekin bat datozela bermatzeko, eta enpresen eta langileen ordezkarien arteko akordioak sustatzen dituela, kaleratze traumatikoak saihesteko edo murrizteko.
EH Bilduk bultzatu du eztabaida, eta haren iritziz, enpresek ez lukete aldebakarreko gaitasunik izan behar kaleratze kolektiboak egiteko, aldez aurreko kontrol administratiborik gabe. Horren harira, Euskadin duela gutxi izan diren kasuak aipatu ditu. Osoko bilkuran emandako datuen arabera, iaz 1.200 bat beharginek galdu zuten lana autonomia erkidegoan LEEn ondorioz; Aiaraldean (Araba), batik bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik