PPk eta Voxek akordioa lortu dute Guardiola Extremadurako presidente izendatzeko
Asmoa da inbestidura saioa datorren asteartean, hilaren 21ean, eta asteazkenean, hilaren 22an, egitea, eta Maria Guardiola Extremadurako presidente izendatzea berriro apirilaren 24an. Akordioak 61 puntu eta 74 neurri ditu, eta bi aldeek jarrerak hurbildu dituzte, "egon daitezkeen ezberdintasun ideologikoetatik harago".
Extremaduran koalizio-gobernua osatzeko akordioa lortu dute Maria Guardiola Extremadurako PPko presidenteak eta Oscar Fernandez Calle Vox alderdiko eskualdeko buruak, ostegun arratsaldean jakitera eman dutenez. Voxek bi kontseilaritza izango ditu bere esku, horietako bat presidenteorde gisa.
Bi buruzagiak pozik agertu dira 61 puntu eta 74 neurri dituen akordioarekin, eta "egon daitezkeen ezberdintasun ideologikoetatik harago" bi alderdiek jarrerak hurbildu dituzte, Guardiolaren arabera.
Asmoa da inbestidura saioa datorren asteko asteartean, hilaren 21ean, eta asteazkenean, hilaren 22an, egitea, eta Maria Guardiola Extremadurako presidente izendatzea berriro apirilaren 24an.
Guardiolaren esanetan, PPk eta Voxek "egon daitezkeen ezberdintasun ideologikoetatik harago jarrerak hurbildu dituzte", eta, beraz,"gaur agerian geratu da demokraziak irabazten duela haserrearen aurrean, elkarrizketak irabazten duela zarataren aurrean".
Bestalde, Fernandez Callek baieztatu duenez, akordioa "oso gobernu ona dakar eskualdearentzat", eta koalizio-gobernu horrek "Extremadura inoiz ez bezala bultzatuko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik