Hauteskunde orokorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CDC eta ERC ez dira elkarrekin aurkeztuko hauteskunde orokorretan

Hala ere, Kongresuko lana koordinatuko dute, Junts Pel Sirekin batera. Independentisten eremua "ahal den guztia handitzeko" eta independentziaren aldeko boto gehiago lortzeko hartu dute erabakia.
18:00 - 20:00
Convergencia eta ERC harrituta, Rajoyren deirik ez dutelako jaso

CDC eta ERC ez dira elkarrekin aurkeztuko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan, baina "ekintza bateratua" sustatuko dute Kongresuan eta Senatuan independentziaren alde. Gainera, Junts Pel Sirekin eta Kataluniako Gobernuarekin koordinatuta jardungo dute.

Bartzelonako Sant Pau Ospitaleko lorategian Josep Rull CDCren koordinatzaile nagusiak eta Marta Rovira ERCren idazkari nagusiak egindako agerraldian azaldu dutenez, independentisten eremua "ahal den guztia handitzeko" eta independentziaren aldeko boto gehiago lortzeko hartu dute erabakia, irailaren 27ko bozetan jaso zuten mandatua Madrilen aldarrikatzeko, alegia.

Hala, hauteskunde programan "puntu komuna" eramango dute, datozen egunetan zehaztuko duten adierazpen bat. Gainera, ez dute jakinarazi nortzuk izango diren zerrendaburuak, eta alderdien kongresuen erabakien esku utzi dute.

u utzi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X