Hiru atxilotu Katalunian,Estatu Islamikorako kideak erreklutatzeagatik
Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu Katalunian -bi gizonezko eta emakumezko bat-, ustez, Estatu Islamikorako (EI) kideak erreklutatzen zituen sare bateko kide izatea egotzita.
Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, Auzitegi Nazionaleko instrukzioko 6. epaitegiak eta Fiskaltzak aginduta egin da polizia operazioa.
Atxilotuetako bi gizonezkoak ziren -32 eta 42 urtekoak- eta jatorriz Tangerrekoak izanagatik ere, Bartzelonan bizi ziren. Oharraren arabera, Bartzelonan atxilotu dituzte, antza, sare sozialen eta sareko hainbat plataformaren bitartez Estatu Islamikoaren ideiak zabaldu eta guda lekuetara bidaltzeko kide berriak bilatzen zituzten.
Bestalde, hirugarren atxilotua, 24 urteko Granollerseko emakumezkoa, haren bizilekuan atxilotu dute. Barne Ministerioaren esanetan, erradikalizazio prozesua jasaten ari zen, Estatu Islamikoaren estrategia partekatzen zuen eta epe laburrean muturreko talde terroristara batzeko asmoa zuen. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azaldu duenez, gaztea Afganistanera abiatzeko prest zegoen.
Halaber, Fernandez Diazek azpimarratu du Guardia Zibila beste lau pertsona itauntzen ari dela jihadismoaren kontra abiatutako polizia operazioaren baitan.
Desegindako sarearen egitura argitu nahian dabil orain Polizia. Antza denez, sarearen asmoetako bat emakumeak erakartzea zen eta, behin hori lortuta, eginkizun ezberdinak jartzen zizkieten.
Parisko atentatuen ondotik, Estatu Islamikoarekin lotura dutelakoan Espainian egiten diren bigarren atxiloketak dira. Azaroaren 3an, Espainiako Poliziak A. Chiakhi atxilotu zuen Segoviako kartzelan jihadistak erakartzea eta Estatu Islamikoaren izenean Madrilen eta Bartzelonan bonbak jartzearekin mehatxu egitea leporatuta.
Albiste gehiago politika
Pintaketak egin dituzte Voxen Gasteizko egoitzan
Alderdi ultraeskuindarraren izena estaltzeko pegatinak jarri dituzte, kartelari txistu egin diote, "Afíliate" mezua zirriborratu dute eta "Gora ETA" idatzi dute egoitzaren atarian.
Gogor jo du Estebanek oposizioko taldeen kontra eta, horien aurrean, EAJren proiektua eta egiteko modua babestu du
Zarautzen ikasturte politikoa irekitzeko ekitaldian, EBBko presidenteak PPri irain eta gezurretan lokaztuta dagoela esan dio, PSOEri botereari itsatsita egotea leporatu dio, eta EH Bilduri eraiki baino gehiago oztopatzea. Autogobernuaren eta proiektu sendoen alde egin du, EAJ horien berme dela ziurtatuz.
Arantza Arruti militante abertzale eta feminista hil da, 79 urte zituela
ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere. Politikagintzan aritutakoa da, eta hainbat talde feminista sortzeko prozesuetan parte hartu zuen.
EAJk bilera egin du Getarian, Zarautzen urte politikoari hasiera eman aurretik
Kurtso politiko berriko lehen bilera izan du jeltzaleen zuzendaritzak. Arratsaldean, berriz, urtero bezala, Zarautzen egingo du Euzko Alderdi Jeltzaleak urte politiko berria irekitzeko ekitaldia.
EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko prest dago, "politika publikoak aldatzeko" bada
Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla erantsi du. Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua.
Mañuetako alkateak inskripzio frankista bat kentzeari uko egin izana aztertuko du Espainiako Gobernuaren ordezkariak
Francisco Javier Garcia herriko alkateak (PP) esan duenez, "nire borondatez ez dut kenduko", "ez du inor molestatzen" eta "bizitza osoa darama herrian".
Mañuecoren esanetan, "koktel gaizto batek" du Gaztela eta Leongo suteen larritasunaren errua
Bien bitartean, kolektibo eta sindikatu ugari bildu dira Gaztela eta Leongo Gorteen atarian dimisioak eskatzeko eta operatiboaren baliabide falta salatzeko.
Dozenaka baso-suhiltzaile Gaztela eta Leongo Gorteen aurrean bildu dira Mañueco eta Quiñonesen dimisioak eskatzeko
"Mala gestión. ¡Quiñones dimisión!" (Kudeaketa txarra. Quiñones, dimititu!) lelopean, ehunka pertsonak dimisioa emateko eskatu diete Gaztela eta Leongo Juntako presidenteari, Ingurumen sailburuari eta Natura Ondare eta Baso Politikako zuzendari nagusiari.
25 urte bete dira ETAk Manuel Indiano, Zumarragako PPko zinegotzia, hil zuela
Atentatu horren ondorioz, PSE-EEk bere zinegotzi guztiak eskolta eramatera behartu zituen. Zumarragako bost zinegotzi sozialistek, ordea, uko egin zieten euren aktei. Hainbat urtez, Zumarragak ez zuen PSE-EEko eta PPko ordezkaririk izan.
"Eskuin muturrari eta olatu autoritarioari aurre egiteko" elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute EH Bilduk eta Mas Madrilek
Bi alderdi politikoek bilera bat egin dute Bilbon, Arnaldo Otegi buru duen alderdiak Estatuko egoera politikoa ebaluatzeko egiten ari den bilera-sortaren barruan. Komunikatu bateratu batean, bi alderdiek "positibotzat eta konstruktibotzat" jo dute hitzordua, eta "Espainiako Estatuak bizi duen egoerari eta testuinguru globalari buruzko ikuspegia partekatzeko balio izan duela" zehaztu dute.