Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antonio Baños CUPeko buruak dimititu egin du diputatu gisa

Artur Mas presidentegaiaren inbestidura babestearen aldekoa delako eman du dimisioa.
Antonio Baños. EFE
Antonio Baños. EFE

Antonio Baños Kataluniako hauteskundeetako CUPeko zerrendaburuak iragarri du ez duela jasoko diputatu akta, ez baitu bere burua “gai” ikusten militanteek hartutako erabakia defendatzeko. Izan ere, Artur Mas presidentegaiaren inbestidura ez babestea adostu dute.

Horren esanetan, politikan barrena egin zuenean helburu bat zuen: "Estatuarekin haustea" eta errepublika prozesu "herrikoi eta soziala" oinarri hartuta eraikitzea.

Horregatik, JxSiren eskaintza onartzearen eta Mas inbestitzearen aldekoa dela aitortu du.

Orain, Mireia Vehi hautagaiak hartuko du diputatu akta, hauteskunde zerrendan hurrengoa delako.

Bañosek deitoratu egin du herritarrek hauteskundeetan emandako "agindua" bete gabe joatea, eta dimititzeko erabakia "frustrazio" sentimenduarekin hartu duela gaineratu du.

CUPeko zerrendaburuak adierazi du errepublika "bide bakarra" dela Katalunia eraldatzeko, eta independentismoa zabaltzeko lanean jarraituko duela aurreratu du.

Agiri batean, CUPek deitoratu egin du Bañosek dimisioa eman izana, baina horren erabakia "errespetatu" egiten duela esan du. Gainera, Masi ezetz esatea alderdiaren historiako erabakirik zailenetakoa izan dela onartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X