Mas alboratzeko akordioa lortu dute Junts pel Sik eta CUPek
Junts pel Sik Carles Puigdemont Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI) presidentea proposatu ei du Generalitateko presidente izateko, CUPen eta Junts pel Siren artean hiru hilabetez luzatutako negoziazioen ondotik akordioa bilatzeko. Arratsaldeko lehen orduan, Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Generalitatearen Jauregian elkartu da Convergènciako kideekin, tartean, Carles Puigdemontekin. "Azken orduko" proposamen hori aurrera aterako balitz, Masek presidente izateari utziko lioke.
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Convergenciako buruzagiekin batzartu da Junts pel Siren eta CUPen balizko akordioa jorratzeko. Horren baitan, litekeena da Masek presidente izateari uko egitea.
Negoziazioko iturrien esanetan, aipaturiko bileran izan dira Josep Rull Convergènciako idazkari nagusia, Lluís Coromine instituzioen koordinaziorako idazkariordea eta Jordi Turull Junts pel Siren talde parlamentarioko presidentea.
Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta Generalitateko presidente izendatzeko epea amaitzeko. Legez, Kataluniako Parlamentuak igandera arteko epea du inbestidura saioa egin eta 23:59ak baino lehen Generalitateko presidentea izendatzeko. Hala, gaur, larunbata, deitu beharko lukete inbestidura saioa; besteak beste, diputatuak biharko saiora deitzeko nahiko denbora izateko.
Litekeena da Artur Mas jarduneko presidenteak azken orduan iragartzea haren ordezkoaren izena.
Ildo horretan, hainbat izen ei daude negoziazio mahaian, tartean, Neus Munte Generalitateko jarduneko presidente eta bozeramailea edota Carles Puigdemont Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea.
CUPek Artur Masen inbestidura ez babesteko hartutako erabakiaren ondotik, bere postuari eutsiko ziola adierazi zuen elkarrizketa batean Generalitateko jarduneko presidenteak.
Bestalde, ERCko hainbat kidek "isiltasuna" eskatu dute akordioa errazteko.
Artur Masen agerraldi instituzionala, 17:45etik aurrera
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak agerraldi instituzionala egingo du 17:45etik aurrera Generalitateko Jauregian.
ERCren batzarra
ERCk zuzendaritza batzordearen bilera deitu du 18:00etarako, Artur Masen agerraldia hasi eta 15 minutura.
Convergènciaren bilera
Generalitateko Jauregiko batzarraren ondotik, Convergènciako zuzendaritza batzordearen bilera deitu dute arratsaldeko zazpietan Carles Puigdemonten hautagaitza berresteko.
tza berresteko.Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.