Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CUP pozik, Mas 'erditik kentzea' lortu duelako

CUPen Kontseilu Politikoak berretsi egin du Junts pel Sirekin erdietsitako akordioa. Gainera, Julià de Jòdar eta Josep Manel Busquet diputatuek dimitituko dute.
Anna Gabriel eta Benet Salellas CUPeko diputatu hautetsiak. Argazkia: EFE
Anna Gabriel eta Benet Salellas CUPeko diputatu hautetsiak. Argazkia: EFE

Benet Salellas CUPeko diputatu hautetsia pozik agertu da Junts pel Sik eta CUPek lorturiko akordioarekin, haren esanetan, Kataluniaren independentziara bidean aurrera egitea ahalbidetzen duelako. Salellasen iritziz, Artur Masek independentziara bidean aurrera egitea eragozten zuen eta pozik mintzatu da "oztopo" hori bidetik kentzea lortu dutelako.

CUPen Kontseilu Politikoaren ondoren, Benet Salellas eta Anna Gabriel diputatu hautetsiek kazetarien aurrean agerraldi publikoa egin dute. Azaldu dutenez, CUPen Kontseilu Politikoak berretsi egin du Junts pel Sirekin erdietsitako akordioa. Dena den, ohartarazi dute ituna "itzulgarria" dela baldin eta Junts pel Sik murrizketa politikak ezartzen baditu.

Junts pel Siren eta CUPen arteko akordioaren arabera, CUPeko bi diputatuk dimisioa eman behar dute. Hala, Salellasek nabarmendu du diputatu guztiek beren kargua alderdiaren esku utzi dutela eta, azkenean, Julià de Jòdar eta Josep Manel Busqueta diputatu hautetsiek emango dutela dimisioa.

Aipaturiko bi diputatu horien ordez CUPeko zerrendako hurrengo biak sartuko dira, hots, Mireia Vehí eta Joan Garriga. Ez dira CUPeko talde parlamentarioaren barruan egongo diren aldaketa bakarrik izango; izan ere, Ramon Usall CUPeko diputatu hautetsiak eserlekua utziko zuela iragarri zuen abendua hasieran, arrazoi pertsonalak tarteko, eta Mireia Boyak ordezkatuko du. "Lau dimisio horiek kontuan izanda, talde parlamentarioaren % 40k dimitituko du", oraindik ordezkorik ez duen Antonio Baños CUPeko zerrendaburuaren dimisioa aintzat hartuta.

Antonio Bañosek gaur iragarri du prest dagoela haren dimisioa atzera botatzeko -Junts pel Siren eta CUPen akordioaren ondotik- CUPek hala eskatzen badio.

eskatzen badio.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X