Alderdi Popularra, beste ustelkeria kasu batean nahasita
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aginduta, polizia operazio zabala egin du Guardia Zibilak Valentzian. Valentzia erkidegoko hiru probintzietan 24 lagun atxilotu dituzte, ikerketaren inguruko iturriek jakinarazi dutenez. Alfonso Rus erkidego horretako Diputazioko presidente ohi eta PPko buruzagia dago jada atxilo hartu dituzten pertsonen artean.
Imelsa enpresa publikoarekin eta legez kontrako komisioekin omen du zerikusia ustezko ustelkeria auziak. Maria Jose Alcon Valentziako Kultura zinegotzi ohia, Maximo Caturla Hezkuntza idazkari izandakoa eta Emilio Llopis Rusen kabineteko burua ere atxiki dute. Beste bost lagun ikertuko dituzte (orain arte inputazioaren parekoa dena), baina ez dituzte atxilotuko.
33 miaketa egin dituzte, besteak beste auzian nahastutako lagunen etxebizitzetan, Ciegsa ikastetxeak eraikitzen jarduten duen enpresa publikoaren egoitzan, Jaume II.a Fundazioan eta Xativako Olimpic kirol klubean. Valentziako Udalean PPk duen taldearen egoitzan ere sartu dira Guardia Zibileko agenteak.
Horrez gain, luxuzko 150 ibilgailu bahitu eta 252 kontu korronte blokeatu ditu Guardia Zibilak.
Alderdi Popularrak alderditik bota ditu atxilotuak izan diren afiliatuak. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentorde eta PPko kideak nabarmendu duenez, operazio honek argi utzi du "Espainian ez dagoela ustelkeriaren kontrako inpunitaterik, egilea nor den eta zein alderdikoa den gorabehera, atxilotzen delako".
"Bat, bi, bi mila, hiru mila... eta 12 mila euro"
2014an abiatu zuen Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak ikerketa. Imelsa enpresa publikoarekin lotuta, ustelkeria politiko zantzuak ikusi zituen epaileak, Valentziako EUPV alderdiak aurkeztutako salaketa baten harira. Zehazki, Marcos Benavent sozietate publiko horretako gerente ohia jomugan jarri zuen salaketak, Berceo Mantenimientos enpresa pantaila bat sortzea egotzi zioten, Imelsa konpainiari egin barik geratzen ziren lanegatik kobratzeko. Diru publikoaren zati bat legez kontrako komisioak ordaintzera bideratu omen zuen Bentek, Rus jakinaren gainean zegoela.
Dena dela, egindako ikerketek auzia zabalagoa zela frogatuta, kereila osatuago aurkeztu zuten Valentziako epaitegietan. Erkidegoko hainbat erakunde publikoetan (udal askotan, Diputazioan eta Valentziako gobernuan) aritzen zen ustezko ustelkeria sarea da desegindakoa. Kargudunak zituzten erantzukizun postuez baliatzen ei ziren legez kanpoko komisioak kobratzeko.
Handik hilabete batzuetara, Alfonso Rus billeteak, legez kanpoko komisioenak nonbait, kontatzen entzuten ei zen audio-grabazio batzuk eman ziren ezagutzera. Honakoa entzun zitekeen grabazioan: "Bat, bi, bi mila, hiru mila... eta 12 mila euro. Bi milioi pezeta".
Rusek errugabea zela esan zuen arren, PPk alderditik bota eta Diputazioan zein alderdiaren baitan zuen kargutik kendu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiaren kontrako neurrietan jaso izana baloratu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (arantzelarioa eta energetikoa) jasan duten industria-enpresentzako neurri espezifikoak hartzea.
EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.