Bisita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jesus Eguigurenek Arnaldo Otegiri bisita egin dio Logroñoko kartzelan

Arnaldo Otegi martxoaren 1ean aterako da espetxetik.
Jesus Egiguren. Artxiboko irudia: EiTB
Jesus Egiguren. Artxiboko irudia: EiTB

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak Arnaldo Otegiri bisita egin dio Logroñoko kartzelan. 2009az geroztik Errioxako hiriburuan espetxeratuta dago Bateragune auziagatik.

Otegik Twitterren duen kontuan eman du bisita horren berri: "Gaur Jesus Eguigurenen bisita jaso dut Logroñoko espetxean".

Gaurkoa ez da Eguigurenek Otegiri egiten dion lehendabiziko bisita; izan ere, 2013an ere egin zion bisita, biek Bakearen Gernika Saria jaso eta gutxira.

Arnaldo Otegi martxoaren 1ean aterako da espetxetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X