Astearte honetan berriz bilduko dira PSOE, Podemos, IU eta Compromis
PSOEk bi bilera egin ditu aldi berean Diputatuen Kongresuan, inbestidura akordioa lortzea xede. Gela batean, ezkerreko alderdiekin bildu dira negoziatzaile sozialistak, hots, Podemosekin, IUrekin eta Compromisekin, eta, beste batean, Ciudadanosekin.
Gainera, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea sekretupean bildu dira Kongresuan, inbestidurarako akordio bat ixteko asmoz.
Alderdi ezkertiarrekin egindako bilera 16:45 inguruan hasi da, eta 21:10ean bukatu.
Bestalde, Ciudadanosekin egindako bileran, Jose Enrique Serrano PSOEko aholkulariak hartu du parte. Ciudadanosen aldetik, Manuel Villegas idazkariorde nagusia, Juan Carlos Girauta bozeramailea eta Manuel Gutierrez talde parlamentarioaren idazkari nagusia izan dira.
PSOE-Ciudadanos isilpeko bilera
Sanchezen eta Riveraren arteko batzarra ez zegoen iragarrita, ezta bi alderdi horien talde negoziatzaileek egin duten ere. 21:00ak inguruan, Sanchez Kongresuan ikusi ostean, jakin da bi alderdietako buruzagiak bildu egin direla.
Joan den astean iragarri zuten PSOEko eta Ciudadanoseko bozeramaileek negoziazioak aurreratuta zituztela eta programako zenbait puntu adostuta zituztela. Ciudadanosek ohartarazi zuen ituna egiteko akordioak globala behar duela izan. PSOE, berriz, baikorrago azaldu zen eta akordioa astearte honetan bertan ixteko itxaropena agertu zuen.
Gauzak horrela, Albert Riverak astearte goizean (11:00) deitu duen prentsaurrekoaren harira ikusmin handia piztu da.
PSOE-Podemos batzarra
Bestalde, Alderdi Sozialistak eta Podemosek aldebiko batzarra egingo dute astearte arratsaldean, proposamenak negoziatu eta adosteko asmoz, eta ondoren Compromisekin eta IUrekin batzartuko dira berriro.
Gaur ia bost orduz bilduta egon ostean, Alberto Garzon IUko diputatu eta bileraren sustatzaileak azaldu duenez, lau alderdiek komunikazio kanala zabalik mantentzea adostu dute, eta berriz ere batzartuko dira astearte honetan, baina aurretik aldebiko bilerak izango dira.
Horrenbestez, astearte honetan bilduko dira lehen aldiz PSOEren eta Podemosen talde negoziatzaileak, bakarka.
Lau alderdien arteko batzarra 20:00etarako iragarri dute.
PSOEk Ciudadanos ezinbestekoa dela dio
Bilera amaituta, lau alderdietako bozeramaileek agerraldiak egin dituzte.
Antonio Hernandok (PSOE) adierazi du gobernua osatzeko akordioa posible izateko Ciudadanos ezinbestekoa dela.
“Aldaketa nahi badugu, transbertsalitatetik izan beharko da. 161 diputaturekin ez da aldaketaren gobernurik izango, talde independentisten babesarekin ez bada behintzat, eta guk aukera horri ezetz esan diogu”, azpimarratu du Alderdi Sozialistaren bozeramaileak.
“Aldaketaren alderdiak ados jartzen bagara eta PPk ez bezala bozkatuz gero, aldaketaren gobernua izango da”, berretsi du.
Iñigo Errejon (Podemos) baikor agertu da programari buruz lau alderdien artean ituna lortzeko, baina horrekin nahikoa ez dela gogoratu du; izan ere, Podemosek hasieratik esan du kolazio-gobernua osatzeko ituna nahi dutela.
“Akordioa eskura daukagu”, azpimarratu du Errejonek prentsaurrekoan. Ildo horretan, PSOEri ohartarazi dio Ciudadanosen babesarekin nahikoa ez duela eta, beraz, gobernua ezkerreko alderdiekin eratzen ahalegintzeko dei egin dio berriro.
Alberto Garzon (IU) ere baikor azaldu da, programa bateragarriak dituztela eta, akordioa posible dela iritzita.
Nolanahi ere, bakoitzak bere eskuan dagoena egiteko eskatu du, azken asteotako “etsai-giroa” baretzeko.
Lehendabiziko bilera honetan “politika zehatzak” izan dituzte hizpide eta ez dira balizko kargu banaketaz aritu.
Errejonek eta Garzonek bezala, Joan Baldovik (Compromis) ere uste lau alderdien arteko ituna posible dela.
Negoziazioak “behar duen iraupena” izango duela adierazi ostean, lau alderdietan antzeman du adostasunetara heltzeko asmoa. Alabaina, onartu du PSOEk erdibidean dagoela eta erabaki egin behar duela: ituna Ciudadanosekin edo ezkerreko alderdiekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.