Argentinan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Batasuna eta ETA gizateriaren aurkako krimenengatik ikertuko dituzte

Hala, Batasunako 22 kide eta ETAko 19 buruzagi ikertuko ditu Argentinak, 1994tik 2004ra arte egindako krimenengatik. Digindad y Justiciaren helegitea onartu du bertako Justiziak.
Javier Garcia Gaztelu, 'Txapote', epaiketa batean. Artxiboko irudia: EFE
Javier Garcia Gaztelu, 'Txapote', epaiketa batean. Artxiboko irudia: EFE

Ezker abertzaleko 22 kide eta ETAko 19 buruzagi ikertuko ditu Argentinako Justizia, 1994tik 2004ra arte egindako krimenengatik, besteak beste, Rufi Etxeberria, Tasio Erkizia eta Karmelo Landa buruzagi abertzale historikoak, Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentari nafarra edo Iñaki de Renteria, Txapote, Txeroki, Kantauri eta Soledad Iparragirre Anboto ETAko buruzagiak.

Dignidad y Justicia biktimen elkarteak helegitea aurkeztu zuen eta orain Ganbera Kriminal eta Korrekzional Federalak onartu egin du. Justizia unibertsala oinarri hartuta, Jose Luis Caso eta Manuel Zamarreño (PP) Errenteriako zinegotzien hilketak ikertzeko eskatu zion elkarteak Argentinako Justiziari. ETAk Caso eta Zamarreño 1997ko abenduaren 11n eta 1998ko maiatzaren 25ean hil zituen, hurrenez hurren.

ETAk 2004ko urriaren 1etik aurrera egindako krimenak gizateriaren aurkakoak balira bezala ikertzea onartu zuen Auzitegi Nazionalak, delitu mota hori Zigor Kodean barneratu zutenean, Miguel Angel Rodriguez Arias Dignidad y Justiciako abokatuak azaldu duenez.

Hala ere, ETAk lehenago “hilketen eta sarraskien 377 biktima” utzi zituela gogorarazi du Rodriguez Ariasek. “Espainian ustez preskribatu diren ETAren 100 hilketa baino gehiagoren artean, bat berarekin ez litzateke gauza bera gertatuko Argentinan, gizateriaren aurkako krimenak bezala onartuko balitu”, nazioarteko zuzenbideko adituak erantsi duenez.

Zoni Argentinako fiskal federalak kereila aurrera eramateko aukerarik ez zegoela esan zuen, eta epaileak auzia ixtea erabaki zuen.

Orain, ostera, Eduardo Guillermo Farah, Martin Irurzun eta Horacio Cattani Ganberako magistratuek erabaki hori bertan behera utzi dute, prozedurak Argentinako Konstituzioan jasotako eskubide eta bermeei eragiten dielako.

Ikertuen zerrenda luzea

Hala, Tasio Erkizia, Itziar Aizpurua, Maria Jose Andueza, Karlos Rodriguez, Gorka Martinez, Juan Pedro Plaza, Juan Maria Olano, Mati Iturralde, Jose Luis Elkoro, Alberto de Lorenzo, Joseba Alvarez, Jose Maria Olarra, Mikel Arregi, Joseba Martin, Rufi Etxebarria, Koldo Castañeda, Karmelo Landa, Floren Aoiz, Adolfo Araiz, Antton Morcillo, Koldo Celestino eta Amaia Bao ikertuko ditu Argentinako Justiziak.

Era berean, Ignacio Miguel Gracia Arregi Iñaki de Renteria; Jose Javier Arizkuren Ruiz Kantauri; Maria Soledad Iparragirre Anboto; Asier Oiarzabal Baltza; Julian Atxurra Egurola Pototo; Juan Luis Agirre Lete Isuntza; Mikel Albisu Iriarte, Mikel Antza; Vicente Goikoetxea Barandiaran Willy; Jokin Etxebarria Lagisquet, Carlos Ibarguren Agirre Nervios eta Juan Carlos Iglesias Gadafi gizateriaren aurkako krimenengatik ikertuko dituzte.

Azkenik, Javier Garcia Gaztelu Txapote; Juan Antonio Olarra Guridi; Ainhoa Mugika Goñi; Ramon Sagarzazu Gaztelumendi; Félix Ignacio Ezparza Luri Navarro; Juan Fernandez Iradi Susper; Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki eta Aitzol Iriondo Gurbitz ere ikertuen zerrendan daude.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X