Inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregeak ez du, oraingoz, alderdien bilera sorta deituko

Inbestidurari bide emateko negoziaziotan jarraitzeko modua emango die, horrenbestez.
18:00 - 20:00
Erregeak ez du, oraingoz, alderdien bilera sorta deituko

Felipe VI.a erregeak Patxi Lopez Kongresuko presidenteari jakinarazi dionez, ez du, oraingoz, Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin bilera sortarik deituko. Hala, indar politikoei negoziatzen utziko die Espainiako presidente izateko babes nahikoa duen hautagai bat topatzeko bidean.

Kongresuak ostiralean eman zion behin betiko ezetza Pedro Sanchez PSOEko hautagaiari, eta inbestidura saio berri baterako testuingurua aztertzeko bilera egin dute gaur erregeak eta Lopezek. Ingurumaria horretan, alderdiei "egoki ikusten dituzten ekimenak" burutzeko aukera eman nahi izan die Felipe VI.ak.

Espainiako errege etxeak ohar baten bidez egin du iragarpena. Erregeak bere erabakiaren berri eman dio Patxi Lopez Kongresuko presidenteari. Azken horrek, berriz, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia presidente izendatzeko ahaleginak huts egin duela jakinarazi dio ofizialki gaur Felipe VI.ri.

"Inbestidura saioaren ondoren, Erregeak Kongresuko presidenteari jakinarazi dio ez duela abiatuko, oraingoz, talde politikoen ordezkariekin bilera erronda berririk. Alderdi politikoek beharrezko ikusten dituzten ekimenak egiteko aukera izango dute, Konstituzioaren 99. artikulua aintzat hartuta", esan du errege etxeak.  Erabaki hori talde parlamentarioei helarazteko eskatu dio erregeak Lopezi.

Bilerara sartu aurretik, Felipe VI.k ez du argitu beste bilera erronda bat abiatuko duen edo ez. "Ikusiko dugu", erantzun die bertan zeuden kazetariei.

Konstituzioaren 99.4 artikuluak zehazten duenez, presidentetzarako izendatutako hautagaiak Kongresuko bigarren bozketan gehiengo sinplearen babesik lortzen ez badu, "proposamen berriak" egingo dira, prozedura berbera jarraituz.  Bi hilabeteko epea aurreikusten du Konstituzioak, Gobernu berria osatzeko, berriro hauteskundeak deitu aurretik.

deitu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X