EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trebiñuk Arabara batzeko beste saiakera bat egingo du

Eusko Legebiltzarraren izapideen bidez, Arabara batzeko Trebiñuk egiten duen bigarren ahalegina da honakoa. 2014an egin zuten aurreneko saiakera, eta Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen.
Trebiñu bozketa eitb
Trebiñuko Udaleko osoko bilkura. Artxiboko irudia.

Arabara, eta horrenbestez, EAEra, batzeko beste saiakera bat jarriko du abian Trebiñuko Udalak, gaur Udaleko osoko bilkuran adostutakoaren arabera. Eusko Legebiltzarrak bideratutako Lege Organikoa eramango dute Espainiako Kongresura.

Udaleko bederatzi zinegotzietatik zazpik (EAJ eta EH Bildu) bozkatu dute ekimenaren alde. Alderdi Popularrak dituen bi ordezkarietako batek aurka bozkatu du, eta bestea ez da bilkurara joan.

Eusko Legebiltzarraren izapideen bidez, Arabara batzeko Trebiñuk egiten duen bigarren ahalegina da honakoa. 2014an egin zuten aurreneko saiakera, eta Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen.

Dena dela, Ignacio Portilla Trebiñuko Konderriko Udaleko bozeramailearen aburuz, oraingoan emaitza bestelakoa izango den "itxaropen osoa" dute, Kongresuko argazkia aldatu egin delako.

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin, dagoneko, harremanetan jarri da Trebiñuko Udala, bere asmoen berri emateko. Gasteizko Ganberako gehiengoak proposamena babestuko duela ziurtatu dute Udaletik.

"Trebiñuren arazoa konpontzea borondate kontua da, ez da lege-afera bat. Egungo egoerari eustea kapritxo politikoa da", esan du  Portillak.

Gaurko plenoan, bestalde, Burgosko eta Gaztela Leongo gobernuei presio egiteko beste bide bat adostu dute. EAEk Trebiñuri eskaintzen dizkion zerbitzuen hitzarmenak iraungitzen utziko dituztela iragarri dute, ondorioak agerian uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X