Trebiñu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trebiñuk Arabara batzeko borondatea berretsi du

Espainiako Diputatuen Kongresuak Trebiñu Arabara batzeko eskaria baztertu ondoren, Trebiñuko konderriko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du bi adierazpen onartzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Trebiñun, hamaikagarren ahalegina eskualdea Arabara batzeko

Espainiako Diputatuen Kongresuak azaroan Trebiñu Arabara batzeko eskaria baztertu ondoren, Trebiñuk Arabako zati izateko borondatea berretsi du. Trebiñuko konderriko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur goizean horren gaineko bi adierazpen onartzeko: bata, indarrean dauden hitzarmenen iraungitzea eskatzeko eta, bigarrena, Trebiñuri zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak eman diezazkiola eskatzeko.

Ignacio Portilla Trebiñuko konderriko alkateak azaldu duenez, Trebiñuri zerbitzuak eskaintzeko Gaztela eta Leongo gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako "moldaketa" behin-behinekoa da eta Trebiñuko herritarrei segurtasun eza suposatzen die.

Hala jaso du Udalak gaur onartutako proposamenak, eta bertan aipaturiko hitzarmen horiei iraungitze-data jartzeko eskatu du. Are gehiago, aldaketa hori datorren legegintzaldian gauzatu beharko litzatekeela uste du Portillak.

Udalaren arabera, Trebiñu Arabara eta Euskal Autonomia Erkidegora batzea litzateke "konponbide arrazionala".

Portillaren arabera, aipaturiko informazioa Estatuari helaraziko diote eta Espainiako Gorte Orokorrek dute, lege organikoaren bitartez, konponbidea erabakitzeko eskumena.

Bestalde, Senatuan 1995ean eratu zen enklabeen lantaldera bidaliko du informazioa Udalak. Halaber gogoratu du Senatuko lantalde horrek egindako ondorioak eta aholkuak oraindik ere ez direla aplikatu.

Erakundeetan egindako ekintzez gain, dagokien organoetan salaketak jarriko dituzte, eskubideen urraketa salatuz.

Trebiñuko Udalaren proposamena aurrera atera da EAJren, Bilduren eta bi zinegotzi independenteen botoei esker. Bestalde, PPko hiru zinegotzi popularrek ez dute osoko bilkuran parte hartu.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X