Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Absolbitu egin dute Lopez eta Ares hiltzen saiatzeagatik auzipetutakoa

Tomas Miguel Madina 'Basurde' absolbitu egin dute auzi horretan, baina zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote ETAko kide izateagatik.
Tomas Miguel Madina ‘Basurde’, Auzitegi Nazionalean.
Tomas Miguel Madina ‘Basurde’, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

Tomas Miguel Madina 'Basurde' absolbitu egin dute Patxi Lopez lehendakari eta Rodolfo Ares Barne sailburu ohiak hiltzen saiatu izanaren auzian, baina zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote ETAko kide izateagatik.

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoak absoluzioa eman du gaurko ebazpenean, nahiz eta fiskalak bi hilketa terrorista saiakera leporatu. Fiskalak 40 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen horregatik, baina auzitegiak erabaki du "inola ere ez" dutela egiaztatu auzipetuak "atentatu saiakera horretan parte hartu zuela".

Gainera, ebazpenean azpimarratu dute ez dela agertu ere egin mira teleskopikodun fusila, ustez Lopez eta Ares hiltzeko erabili behar zutena.

Fiskalaren arabera, segurtasun indarrek galarazi zuten atentatua, Zamoran ETAri errifle bat atzemanda, baina auzitegiak adituen txostenean oinarrituta ondorioztatu du atzemandako karabina ez zela egokia leporatzen dioten atentatu saiakerarako (300 metroko distantziatik tiro egitea).

Era berean, Auzitegiaren arabera, "hipotesi polizial hutsak dira" auzipetuak ustez atentatua egin behar zen lekura egindako bisitak.

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X