Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 bat urteko gizon bat hil da 2 metroko altueratik erorita, Zornotzan

Senide batek aurkitu du gizona, 12:15 aldera, eta medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

80 bat urteko gizonezko bat hil da bi metroko altueratik erorita Zornotzako (Bizkaia) San Bartolome auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hildakoaren senide batek aurkitu du gizona, 12:15 aldera, eta larrialdi zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X