Eskandalua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daniel de Alfonsok ez du dimitituko: 'Ez dago legez kanpo ezer ere'

Kataluniako Iruzurraren kontrako Bulegoko zuzendariak haren ospearen kontrako "kanpaina sutsua" salatu du, eta bere "jarduna, bilerak eta hartu-emanak" egokiak izan direla berretsi.
Daniel de Alfonso. EFE
Daniel de Alfonso, Kataluniako Parlamentuan egindako agerraldian. EFE

"Ustelkeriaren kontra lanean" jarraituko duela berretsi du Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren kontrako Bulegoko zuzendariak, eta Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroarekin izandako elkarrizketetan "legez kanpoko ezer ere ez" dagoela berretsi du. Ez du dimisiorik emango, honenbestez. Kataluniako Parlamentuak, ordea, kargutik kentzeko prozesuari ekin zion atzo, eta taldeek gaur eztabaidatuko dute batzordean. Hain justu, Erakundeekiko gaien Batzordean agerraldia egin baino lehen, idatzia bidali die De Alfonsok komunikabideei, bere jarrera argitzeko asmoz, nonbait.

Haren eta Kataluniako Iruzurraren kontrako Bulegoaren ospearen kontra dagoen "kanpaina sutsua" salatu du De Alfonsok, eta bere lan horretan "inpartzialtasunez eta independentziaz" jarduten jarraituko duela berretsi du.

Idatzian dioenez, "ohituta" dago presio politiko, instituzional eta soziala jasotzera, eta ulertzen badu ere, ez du uste "demagogiak jotako kanpainen biktima" izan behar duenik.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroarekin izandako solasaldiaren harira, interpretazio "interesatuak" egin daitezkeela ohartarazi du, batez ere hauteskunde bezperan.

"Egindakoa berresten dut"

De Alfonsoren iritzian, entzuketen edukiak ez dio inongo alderdiri kalte egin, ezta mesede ere. "Grabazio horien edukian ez dago deliturik, eta jarrera mafiosoen bidez lortu dituzte", erantsi du.

Are gehiago, egindakoa berretsi du. "Gure egitekoa betetzeko helburuarekin eta legea zorrotz errespetatuta, gure jarduera, gure bilerak eta gure hartu-emanak berresten ditut", elkarrekin erabili ahal izan duten "lagunarteko hizkera" gorabehera.

Hori horrela, Parlamentuak emandako agindua betetzen jarraituko duela nabarmendu du.

 

du du.

 

du du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV4245. LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 30/05/2026.- El presidente del PNV, Aitor Esteban (c), participa este sábado en un acto político con motivo de la inauguración de un nuevo batzoki de su partido en una semana marcada por la petición reiterada de la formación nacionalista de un adelanto de las elecciones generales al entender que "la legislatura ha llegado a su fin". EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estebanek kritikatu egin du PPk erantzukizuna eskatzea, jarrera "arduragabea" duen bitartean

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak erantzukizuna eskatzea aurpegiratu dio PPri, horren esanetan, Voxen planteamenduei mesede egiten dien bitartean, zatiketa soziala sustatzen duen bitartean eta autogobernua dela eta etengabe konfrontazioa bultzatzen eta kritikak egiten ari den bitartean. Estebanen ustez, Sanchezek ez luke ekainaren 24ra arte itxaron beharko azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X