Fernandez Diaz: 'Hau Fiskaltzak finduko dizu'
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko jarduneko Barne ministroak konspiratu egin zuen Daniel de Alfonso Iruzurraren aurkako Bulego kataluniarreko zuzendariarekin, ERCren eta CDCren aurkako eskandaluak fabrikatzeko, eta Fiskaltza erabiliz informazio horiek hedabideetara filtratu ahal izateko.
Publico egunkariak bi agintarien arteko solasaldi pribatu baten audioak publikatu ditu. Duela bi urte grabatu ei ziren, ministroaren bulegoan, Kataluniako kontsultaren bezperetan.
Eskandaluak Mariano Rajoy presidenteari ere eragiten dio, agintaria jakinaren gainean dagoela esaten baitu ministroak grabazioan.
Kataluniako kontsulta begien bistan izanda, ministroak agintari independentistei sinesgarritasuna kentzea nahi zuen, eta Oriol Junqueras ERCko kidearen anaiaren –CESPA enpresan lan egiten zuen- jarduera aztertu zuen. "Gu Esquerraren inguruko gauzak aztertzen ari gara, baina oso ahulak dira", dio De Alfonsok."Ezin dugu ahaztu Junquerasen anaiaz ari garela", dio ministroak, baina segituan interesa galtzen du bereziki PSCri egingo liokeelako kalte.
Une horretan, Fernandez Diazek Francesc Homs eta Felip Puig CDCko agintariak jarri zituen jomugan, azken horren bi koinatak lanean gora egitea lortu zutelako, funtzionarioak izanda. De Alfonsok hala azaltzen du: “Nahi izanez gero, hau publika liteke ministro… Publikatzea nahi baldin baduzu, publikatzeko konpromisoa hartuko dut, baina utz iezadazu lehenago txostena bukatzen. (...) Bi, edo hiru, hilabete geroago kazetariren batek deskubrituko du. Baina orain… orain ez daukat ez bukatuta ezta esleituta ere…”. Ondoren, ministroak zera erantzuten du: “Fiskaltzak findu egingo dizu, egingo dugu”.
Dimisio eskaerak
Testuinguru horretan, Barne ministroaren dimisioa eskatu dute Pedro Sanchezek (PSOE), Pablo Iglesiasek (Unidos Podemos) eta Albert Riverak (Ciudadanos).
Sanchezen irudikoz, "jardun politikoa" utzi egin beharko luke Fernandez Diazek. Buruzagi sozialistak esan du iazko udan eman behar zuela dimisioa ministroak, Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiarekin "ezkutuko bilera bat" egin zuela zabaldu zenean. Bankia aferan nahasita dago Rato.
Iglesiasen ustez, "berehala" dimititu beharko luke jardunean dagoen ministroak. Gaur kaleratutako entzunketek agerian uzten dute, Unidos Podemos koalizioko buruaren iritzian, alderdi independentisten aurkako konspirazio saiakera egon zela. "Grabazioak entzun ditut, eta, berez, herritarrak babestu beharko lituzkeen ministro bat bere kargua erabiltzen ari da arerio politikoak ikertzeko. Horrek berehalako dimisioa ekarri beharko luke", esan du.
Rivera ere ildo beretik mintzatu da. Fernandez Diazen dimisioa eskatzeaz gain, Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearen azalpenak eskatu ditu, bera ere jakinaren gainean zegoen argitzeko.
Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen iritzian, "GAL mediatiko" baten aurrean gaude. "X jaunaren, Fernandez Diaz jaunaren, eta beste X jaun baten, Rajoy jaunaren, arteko GAL mediatiko bat da zabaldutako elkarrizketa", esan du Puigdemontek.
Ministroak bere burua defendatu du
Bestalde, Barne ministroak esan duenez, hauteskunde bezperan entzuketak ateratzea da "benetako konspirazioa".
Jarduneko ministroak oso haserre hitz egin du publikazio horren aurrean, informazio "okerra eta asmo txarrekoa" dela nabarmenduz. "Hiru-lau egun falta dira hauteskundeetarako, eta duela bi urteko entzuketak orain asmo txarrez publikatzea da benetako konspirazioa. Barne ministroa Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko buruarekin biltzea ustelkeriari aurre egiteko ez da konspirazioa", esan du.
Fernandez Diazek gezurtatu egin du ERCko eta CDCko kideak ustelkeria kasutan nahasten saiatu izana. Konspirazioaz ari denak "ispiluan bere buruari begiratu" beharko liokeela gaineratu du.
Entzuketen inguruan gertatutakoa argitzeko, ikerketa abiatzeko agindua eman duela adierazi du jarduneko Barne ministroak.
De Alfonso kargugabetzeko prozesua
Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren kontrako Bulegoko zuzendaria kargutik kentzeko prozesua hastea erabaki du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak. JxSí, C's, PSC, SíQueEsPot eta CUP talde parlamentarioek egin dute eskaera, eta prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Carme Forcadellek.
"Iruzurrari gogor aurre egiteko prest gaude, eta eraginkorrak gara kasu bat atzematen dugunean", adierazi du Kataluniako Parlamentuko presidenteak. Jorge Fernandez Diazen eta Daniel de Alfonsoren arteko elkarrizketak ezagutu ondoren, ezohiko bilera egin du Parlamentuko Mahaiak.
Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko (OAC) zuzendariak iragarri du azalpenak ematera joango dela Kataluniako Parlamentura, baina, ohartarazi duenez, ez dago oinarri legalik Ganberak bera kargutik kendu ahal izateko, eta, hala egiten badute, auzitara joko du.
"Ez dut inoiz utzikeriarik egin, aitzitik, gehiegizko prestasunez aritu naiz", esan du.

De Alfonso, EFEk egindako elkarrizketa batean.
Iruzurraren aurkako zuzendariaren esanetan, gaur bertan utzi du kargua OACeko zuzendarien esku, eta aho batez eskatu diote (boto sekretu bidez egindako bozketa batean) karguari eusteko. Hori dela eta, ez du dimititzeko asmorik, bere taldearen konfiantza duelako eta ez duelako uste oinarri legalik dagoenik.
"Iruzurraren aurkako Bulegoa ez dago gorabehera politikoen edo interesatuen menpe, hauteskundeen aurretik zein hauteskundeen ondoren. Bulegoak zuzen jardun du, bere eskumenen baitan", berretsi du.
De Alfonsoren arabera, bi bide baino ez daude berak kargua uzteko: dimisioa ematea, hori ez dago aukeren artean, bere kolaboratzaileen erabateko babesa jaso duelako gaur, edo Parlamentuak kargutik kentzea, OACen araudiaren 11. artikulua oinarri hartuta, "ageriko utzikeria larria dagoenean eginkizunetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.