KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Diazek ez du Kongresuan azalpenik emango, entzuketei buruz

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek erabaki dutenez, legealdi batetik besterako tarteetan, Kongresuko Batzorde Iraunkorra 'salbuespenezko edo premiazko' gaiak bakarrik jorratzeko biltzen da.
18:00 - 20:00
F. Diaz eta De Alfonsoren arteko grabazio berriak argitaratu dituzte

Jorge Fernandez Diaz jardunean dagoen Barne ministroak ez du azalpenik eman beharko Kongresuan, joan den astean, Públicok zabalduko entzuketen inguruan. Hala erabaki du gaur Kongresuko Mahaiko Batzorde Iraunkorrak; PPk, PSOEk eta Ciudadanosek dute ordezkaritza mahai horretan.

Fernandez Diazen eta Daniel de Alfonso Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko buruaren arteko elkarrizketak eman zituen argitara hedabide horrek . Duela bi urte egindako entzuketetan, ERCko eta CDCko kideak ustelkeria kasuetan nahasteari buruz hizketan ari dira Fernandez Diaz eta De Alfonso.

ERCk, Convergenciak, Podemosek eta Izquierda Unidak eskatu zuten jardunean dagoen ministroaren agerraldia Batzorde  Iraunkorrean, organo hori baita, Gorteak desegin zirenetik, Kongresuan martxan dagoen bakarra. Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearen agerraldia ere eskatu zuten ERCk eta Convergenciak, entzuketei buruzko azalpenak emateko.

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek erabaki dutenez baina, entzuketen gaia ez da "premiazkoa" eta, beraz, agerraldi horiek ez dira egingo. Legealdi batetik besterako tarteetan, Kongresuko Batzorde Iraunkorra "salbuespenezko edo premiazko" gaiak bakarrik jorratzeko biltzen dela argudiatu dute hiru alderdiok.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV4245. LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 30/05/2026.- El presidente del PNV, Aitor Esteban (c), participa este sábado en un acto político con motivo de la inauguración de un nuevo batzoki de su partido en una semana marcada por la petición reiterada de la formación nacionalista de un adelanto de las elecciones generales al entender que "la legislatura ha llegado a su fin". EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estebanek kritikatu egin du PPk erantzukizuna eskatzea, jarrera "arduragabea" duen bitartean

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak erantzukizuna eskatzea aurpegiratu dio PPri, horren esanetan, Voxen planteamenduei mesede egiten dien bitartean, zatiketa soziala sustatzen duen bitartean eta autogobernua dela eta etengabe konfrontazioa bultzatzen eta kritikak egiten ari den bitartean. Estebanen ustez, Sanchezek ez luke ekainaren 24ra arte itxaron beharko azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X