54 tortura salaketa zenbatu dituzte EAEn eta Nafarroan, 2015ean
Espainiako Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundeak (TPSK) egindako "Tortura estatu espainiarrean: 2015eko txostena"k ustez funtzionario publikoekegindako 54 tortura kasu zenbatu ditu Hego Euskal Herrian: 48, EAEn; eta 6, Nafarroan. Hala ere,ez da inkomunikazio egoeran atxilotutako pertsonen tortura salaketarik izan.
Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundeak egindako txostenak, ustez, polizia-etxetan, kartzelatan, kuarteletan eta bestelako atxiloketa zentroetan edota poliziak manifestazioetan edota beste toki batzuetan egindako esku hartzeetan izandako tortura, tratu txar eta heriotza kasuak zenbatzen ditu.
Aipaturiko koordinakundeak Gasteizen gaur egindako prentsaurrekoan, Lorea Bilbao TPSK-ko bozeramaileak adierazi du 232 lagunek tortura, tratu txar edota bestelako erasoen biktima izan direla salatu dutela 2015ean estatu espainiarrean -2014an 961 kasu zenbatu zituzten-. Bilbaoren esanetan, ez dituzte kasu guztiak zenbatu; kasu batzuetan kaltetuek zerrenda horretatik ateratzea eskatu dutelako eta beste batzuetan, ostera, informazio faltagatik aintzat hartu ez direlako.
Hego Euskal Herriari dagokionez, 48 salaketa izan dira 2015. urtean. Dena den, azken urtean ez da inkomunikazio egoeran atxilotutako pertsonen salaketarik izan; izan ere, azken lau urtetan ez ei da inkomunikatutako atxiloketarik izan EAEn.
Bestalde, Poliziaren edota funtzionario publikoen zaintzapean zeudela Espainian izandako heriotzen kopurua ere jasotzen du txostenak. Guztira, 30 pertsona hil ziren egoera horretan: 24 preso zeudela eta 6 kalean. Azken 15 urteetako datuak kontuan izanez gero, berriz, 616 dira gisa horretan estatu espainiarrean hildakoak.
Lehen aldiz, delitu mota horiengatik izandako epaiak ere zenbatu ditu TPSK erakundearen txostenak. Guztira, gisa horretako 95 epai izan dira 2015ean: 43tan erasotzaileak zigortu egin dituzte eta 52tan, berriz, absolbitu. Ildo horretan, 68 funtzionario publiko zigortu zituzten 2015ean Espainian torturagatik edota tratu txarrengatik.
Salaketa kopuruan Espainian izandako jaitsierari buruz galdetuta, Cesar Manzanos Salhaketa elkarteko ordezkariak adierazi du zenbaitek errepresaliak izateko beldurra dutela, beste batzuek auzitegiekiko mesfidantza dutela eta badirela salaketak egiteko zailtasun ekonomikoak dituztenak ere.
Halaber, praktika horiek "ezkutatzeko estrategiak" salatu ditu. Aldi berean, tortura edo tratu txar kasuak ikertzeko mekanismoak martxan jartzeko jarrera proaktiborik ez izatea egotzi die justizia erakundeei eta politikariei.
Epaile progresistek tortura salaketak ikertzea eskatu dute
Bestalde, Demokraziarako Epaileak elkarte orogresistak Auzitegi Gorenak, joan den astean, baliogabe utzitako ebazpenaz hitz egin du gaur. Tortura salaketak ez ikertzeagatik, Auzitegi Nazionalaren epai bat bertan behera utzi zuen Gorenak, eta Demokraziarako Epaileak elkarteak txalotu egin du erabaki hori, "giza eskubideen defentsa aktiborako kultura sustatzen duela" argudiatuta.
Auzitegi Gorenaren "ausardia eta zorroztasuna" azpimarratu ditu elkarte horrek, giza eskubideen defentsa irmoa egin duela esanaz. Epaiketa batean, ETAko kide batek egindako tortura salaketak jasotzen zituen froga psikologikoak ez zituen kontuan hartu ANk.
Bestalde, Demokraziarako Epaileak elkarteak hedabideek kasu hau isildu izana salatu du. Komunikabideetan "eskandaluzko isiltasuna" egon dela kasu hau ezkutatzeko esan du elkarte horrek, eta "Barne Ministerioa eta hainbat sektore atzerakoi" jo ditu erantzule.
ditu erantzule.Zure interesekoa izan daiteke
EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.