Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuk 'euskal errepublika' aldarrikatu du Donostian

Prozesu independentista bat martxan jartzeko deia egin du, 'Estatu ustel, kriminal eta lotsagarri honetatik lehenbailehen alde egiteko'.
Sorturen manifestazioa Donostian. Argazkia: EiTB
Sorturen manifestazioa Donostian. Argazkia: EiTB

Milaka lagun bildu dira Donostian larunbat honetan, bertako Aste Nagusiari hasiera ematen dion egunean, "euskal errepublika" eratzearen aldeko Sortuk deitutako manifestazioan.

Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatu da Artzain Ona plazatik 'Sortu Euskal Errepublika. Gora herria!' lelopean, eta bertan izan dira ezker abertzaleko hainbat buru, besteak beste, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Joseba Alvarez edota Amaia Almirall, EH Bilduk Donostiako Udalean duen bozeramailea.

Martxa Zuloaga plazan bukatu da, eta bertan Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak salatu duenez, "ez dago Espainiako Estatua demokratizatzeko aukerarik eta errealitate horren aurrean, prozesu soberanista bat martxan jartzea eta erabakitzeko eskubidea modu aldebakarrean erabiltzea beste aukerarik ez dago".

Bere aburuz, prozesu hori martxan jartzeko falta den gauza bakarra euskal gizartea mobilizatzea eta aktibatzea da. "Ilusioa, arima eta pasioa falta dira, eta borroka falta da, baketsua eta demokratikoa, bai, baina borroka", nabarmendu du.

Otegiren hautagaitza

Aldi berean, irailaren 25eko euskal autonomia erkidegoko hauteskundeetan Arnaldo Otegiri lehendakarigai gisa parte har dezala galarazten saiatzea salatu du, eta EH Bilduren hautagaia izango dela eta Eusko Legebiltzarrean egongo dela azpimarratu du.

Halaber, ezker abertzaleak "herri hau independentziara eta sozialismora" eramango duela adierazi ostean, baieztatu du amets hori "datozen hauteskunde autonomikoetan independentismoak ahalik eta emaitza onenak lortzetik" pasatzen dela.

Testuinguru horretan, estatu propio bat lehenbailehen eraikitzearen alde agertu da, baita "euskal errepublika soziala" sortzearen alde ere.

earen alde ere.

earen alde ere.

earen alde ere.

earen alde ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X