INBESTIDURA SAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estebanek Rajoyri: 'Euskadi nazio bat dela onartzen baduzu, deitu'

EAJren bozeramailearen iritzian, EAJ ez zen jaio Espainiari egonkortasuna emateko bokazioarekin. Rajoyri ezetz bozkatuko diotela berretsi du Estebanek.
18:00 - 20:00
Esteban: 'EAJ ez zen jaio Espainiaren egonkortasuna bermatzeko'

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak Mariano Rajoyren inbestidura saioan nabarmendu duenez, Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek izenpetu duten gobernu-akordioak agerian uzten du popularrek ez dutela EAJren botorik nahi. Horren harira, jeltzaleek ere ez dutela Rajoyren inbestidura babesteko asmorik berretsi du Estebanek, baldin eta Euskadi nazio gisa onartzen ez badute. Euskadirentzako estatus berria aldarrikatu du buruzagi jeltzaleak, eta bide horretan, Estatuarekin harreman berria ezartzearen alde agertu da. Hori aitortuz gero, jeltzaleei deitzeko esan dio Estebanek Rajoyri: "Bien bitartean, agur".

Bere hitzaldian, Rajoyri ezezko bota emateko arrazoiak argudiatu ditu Estebanek, eta jeltzaleen botoa erakartzeko ahalegin txikiena ere ez egitea egotzi dio PPko buruari. "EAJ ez zen jaio Espainiaren egonkortasuna bermatzeko, baizik eta euskal nazioaren aitortza bideratzeko eta subiranotasuna artikulatzeko", esan du.

Rajoyri ezetz bozkatuko diotela berretsi duen arren, EAJk elkarrizketarako atea zabalik duela nabarmendu du. Hala ere, horretarako borondate gutxi ikusten du Alderdi Popularrean Estebanek.  Horren iritzian, erakundeen arteko elkarrizketa bideratzeko inolako interesik ez du Rajoyren taldeak. Errekurtso judizialen bidez, Euskadiren eskumenak behin eta berriz zapaltzea leporatu dio buruzagi jeltzaleak jardunean dagoen Espainiako presidenteari.

Akordiorako prest dagoenean, helegiteen bidez eskumenak zapaltzeari uzten dionean, Estatutua betetzeko borondatea duenean eta Euskadi eta Estatuaren arteko harreman berria onartzeko prest dagoenean, jeltzaleei deitzeko esan dio EAJko bozeramaileak Rajoyri.

Rajoyren erantzuna

Erreplikarako txandan, Rajoyk nabarmendu du bere lan-taldeak hasieratik izan duela euskal nazionalistekin eta Eusko Jaurlaritzarekin akordioetara heltzeko borondatea.

Estebanen salaketei erantzunez, PPko buruzagiak aitortu du hainbat ekimenen aurrean helegiteak jarri dituela Espainiako Gobernuak, baina horiek "euskaldun guztien interesak defendatzeko eta espainiar guztien Konstituzioari errespetuz" jarri direla zehaztu du.

Gobernu Zentralaren helburua "euskaldun guztien kezkei eta beharrei erantzutea" dela gaineratu du, eta horretarako "beti" Gasteizeko Gobernuarekin "elkarlana" bilatzen ahalegindu dela esan du.

u dela esan du.

u dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X