Foro Sozialak eta Nazioarteko Harremanen Taldeak bilera egin dute
Brian Currin, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski Nazioarteko Harremanen Taldeko kideak Foro Sozialaren ordezkariekin batzartu dira ostiral honetan Bilbon, bihar Donostian, Aieteko Jauregian, egitekoak diren ekitaldiaren bezperan. Lan bilera izan da gaurkoa, eta bertan Foro Sozialeko kideek azken urte hauetan egindako lanaren txostena helarazi diete Nazioarteko Harremanen Taldeko ordezkariei.
Zehazki, Nekane Alzelai (Ahotsak), Peio Dufaut (Bake Bidea), Ainara Esteran (Egiari Zor Fundazioa) eta Agus Hernan Foro Sozialaren koordinatzailea izan dira batzarrean eta, datozen hilabeteetarako aurreikusitako egutegiarekin batera, azken zortzi hilabeteetako lana biltzen duen txostena aurkeztu diete.
Urtarrilean Gernikan egindako III. Foro Soziala egin zutenetik 46 bilera egin ditu Foro Sozialak hainbat erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta ordezkari sozialekin, 'armagabetze eta desegite prozesua diseinatu, garatu eta bukatzeko'.
Bake bidean beste pauso bat
Euskal Herriko bake-prozesua indartzeko bokazioarekin jaio zen Foro Soziala, eta larunbatean beste urrats bat eman nahi du bide horretan. Izaera iraunkorra hartuko du Foro Sozialak larunbat honetan egingo dute aurkezpen ofiziala, Aieteko Bakearen Etxean. Halaber, gaur Nazioarteko Harremanen Taldeari helarazitako txostena ere aurkeztuko dute. Hain zuzen, ETAk ekintza armatuak behin betiko utziko zituela iragarri zuenetik bost urte bete direnean emango da pauso berri hau.
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek larunbateko hitzorduan izango direla iragarri dute. Hala, Andoni Ortuzar jeltzalea, Arnaldo Otegi EH Bilduko kidea eta Pili Zabala Elkarrekin-Podemos koalizioko ordezkaria izango dira han.
Horiekin batera, bihar Donostian izango dira Adolfo Muñoz (ELA), Ainhoa Etxaide (LAB), Unai Sordo (CC.OO) eta Steilas, ESK eta EHNE sindikatuetako kideak, eta gizarte zibileko 22 entitateko ordezkariak.
ko ordezkariak.Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.