Barkosek eta Ollok Altsasuko gertaerari buruzko jarrera azalduko dute
Uxue Barkos Nafarroako presidenteak eta Ana Ollo bozeramaileak Altsasun bi guardia zibilei eta haien bikotekideei egindako erasoaren inguruan duten jarrera azalduko dute Nafarroako Parlamentuan. PPN eta UPN alderdiek eskatu diete EH Bilduk gertaturakoa esplizituki ez kondenatu izanak gobernu-akordioari eragingo dion ala ez esan dezaten.
Gaur Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen saioan onartu dituzte ekimenak tramitera. Ondoren, UPN, PSN eta PPNko bozeramaileek adierazi dutenez, "EH Bilduk ez kondenatzeak akordioari eragin beharko lioke".
Maria Chivite PSNko bozeramaileak, zauritutako agentea bisitatzera joan izana onartu dion arren, presidenteak "gobernuko bazkideei kargu hartu beharko lieke erasoak ez kondenatzeagatik".
Eskaera honen bidez, Barkosek bi agentek eta haien bikotekideek urriaren 15ean jasandako erasoari balioa eman diezaion nahi du PPNk, "EH Bilduk esplizituki ez kondenatu izanak Gobernuko akordioari erangingo dion ala ez argitzeaz gain".
UPNk, berriz, Ana Ollo Hiritarreen eta Instituzioen Harremanetarako kontseilariari egin dio eskaria. Jazotakoa baloratzea eskatu diote, baina baita legegintzaldi honetarako hitzartutako programan eragingo duen adieraztea.
p>
p>
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.