Urkulluk eta Iriartek ez dute lortu lehendakari izateko babes nahikoa
Inbestidura saioren lehendabiziko bozketan, Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek ez dute lortu lehendakari izateko ezinbestekoa den Eusko Legebiltzarreko gehiengo osoaren babesa eta, ondorioz, lehendakari berria bihar aukeratuko dute, gehiengo sinplearekin.
Espero bezala, Gasteizko Ganberan egindako lehen bozketan, Urkullu lehendakarigaiak 37 boto eskuratu ditu, jeltzaleen 28ak eta Alderdi Sozialistaren 9ak. Beraz, gehiengo osotik boto bakarrera geratu da Urkullu.
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak, berriz, bere talde parlamentarioko 18 kideen babesa jaso du.
Bi bozketetan, Elkarrekin Podemos (11 eserleku) eta Alderdi Popularra (9 eserleku) abstenitu egin dira. Legebiltzarreko araudiak bi aukera baino ez ditu ematen: hautagai bat babestea edo abstenitzea; baina ezinezko da kontrako botoa ematea.
Lehendabiziko bozketan lehendakari izendatzeko gehiengo osoa bietako inork lortu ez duenez, ostegun honetan (10:00) beste bozketa bat egingo dute. Saio honetan nahikoa izango da gehiengo sinplea eskuratzea lehendakari izateko.
Hortaz, ostegun honetan saioan izendatuko dute Iñigo Urkullu lehendakari, EAJk eta PSE-EEk egindako gobernu akordioaren ondotik sozialisten botoak bermatuta dituelako.

(Iñigo Urkullu lehendakarigaia Legebiltzarrean egindak saioan. Argazkia: EFE)
Eztabaida
Bi lehendakarigaiek goizean egin dituzte hitzartzeak. Iñigo Urkulluk Estatutu berri baten beharra azpimarratu du, Estatuarekin adostutakoa, Legebiltzarrak onartutakoa eta gizartea erreferendumean berretsitakoa.
?Adostutakoa baino akordio hoberik ez dago?, azpimarratu du. Estatutu berria Legebiltzarreko Autogobernu lan-taldean lantzearen alde egin du, adostasun handiena bilatzeko eta ondoren Estatuari proposamen berria helarazteko.
?Euskadik errekonozimendua behar duen nazioa da eta aldebikotasuna eraginkor batez hornitzea behar du?, erantsi du.
Hortaz, Estatutu berria printzipio ?legalak eta demokratikoak? errespetatua egin behar dela esan du, euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea defendatu du eta estatus politiko berri horrek Estatuaren oniritzia izatea ezinbestekotzat jo du.
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak gobernu askea, independentista, feminista, ezkerrekoa eta elkartasunaren aldekoa aurkeztu du.
2018an estatus politiko berriaren inguruko kontsulta loteslea egitea posible dela esan du eta datozen bi urteetan prozesu hori nola gauzatu behar den ibilbide-orria Legebiltzarrak prestatzea proposatu du.
Horrez gain, EH Bilduren eskua luzatu die EAJri eta Elkarrekin Podemosi, erabakitzeko eskubidea, justizia soziala eta bakea eta bizikidetza bezalako gaietan akordioak lortzeko.

(Maddalen Iriarte lehendakarigaia Legebiltzarrean egindako saioan. Argazkia: EFE)
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak autogobernuaren alorrean "pazientzia demokratikoa" izatea eskatu dio EH Bilduri. "Euskal gizarteak hainbat hamarkadaz ezker abertzalearekin izan zuen pazientzia bera", alegia.
Egibarrek esan du EAJ prest dagoela autogobernua berritzeko "bidea" egiteko, baina aurreratu du jeltzaleek "Legebiltzarrean adosten dena" defendatuko dutela.
Miren Larrion EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du, Iñigo Urkullu lehendakari izendatuz gero, EAJk eta PSEk osatutako Gobernua ez dela eraginkorra izango, ezta eraginkorra eta anitza ere.
Inbestidura saioan, Larrionek kritikatu egin du EAJren lehendakarigaiak esandakoak, ?betiko politikan oinarritzen delako: hau emango dizute beste horren truke?.
Jeltzaleen eta sozialisten ?helburu bakarra Gobernuan jarraitzea? dela azpimarratu du. ?Gizarteak herri-akordioak eskatzen dituenean, alderdien akordioa egin dute?, deitoratu du.
Pili Zabala Elkarrekin Podemos alderdiko legebiltzarkideak erabakitzeko eskubidearen alde daudela nabarmendu du. Era berean, araudian ezarritako legeak errespetatu behar direla esan du, eta Estatuarekin aldebiko harremana lortzearen alde agertu da.
Beste alde batetik, EAJk eta PSE-EEk sinatutako koalizio akordioa ez dela nahikoa adierazi du Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Halaber, hitzarmenak helburu bakarra duela azpimarratu du: postu batzuen truke, PSE bizirik mantentzea.
EAJk eta Alderdi Sozialistak osatuko duten Eusko Jaurlaritza berriarekin ?elkarlanean? aritzeko eta ?ideiak proposatzeko? eskatu dio Idoia Mendiak oposizioari, ?blokeoan geratu beharrean?.
Mendiak onartu du sozialistek eta jeltzaleek ez dutela gehiengo absoluturik Legebiltzarrean, baina ukatu egin du ituna ?hankamotza? edo ?ez-nahikoa? denik, eta, ildo horretan, gogora ekarri du Trantsizio garatik izan diren Eusko Jaurlaritza guztiak gutxiengoa osatu zirela.
Alfonso Alonso legebiltzarkide 'popular' eta Euskadiko PPko presidenteak elkarrizketarako eskua luzatu dio EAJri, beti ere, jeltzaleek moderazioaren bidea hartzen badute. Alonsok ohartarazi duenez, jeltzaleek burujabetzaren bidea aukeratzen badute haren alderdiak ezingo ditu EAJren ekimenak babestu. "Ez gara EH Bilduk babestu nahi ez dituen gai horiek babesteko egongo", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.