LEgegintzaldi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Zubiak eraikitzeko' prest dagoela jakinarazi dio EH Bilduk EAJri

Pello Urizar 'estatus berri' bat adostearen alde agertu da, baina, zehaztu duenez, 'hori ez da Estatutu berri bat'.
Pello Urizar, EA alderdiko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Pello Urizar, EA alderdiko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Pello Urizar EA alderdiko idazkari nagusia eta EH Bilduko legebiltzarkidea denak EAJri jakinarazi dio gaur prest dagoela "zubiak eraiki eta estatus berri bat adosteko", baina, azpimarratu duenez, "estatus berri bat ez da Estatutu berri bat".

Gazte Abertzaleak EAko gazte erakundeko zuzendaritza eta idazkari nagusi berria aurkezteko Bilbon eman den prentsaurrekoan izan da Urizar, eta legegintzaldiko lehen bi urteetan autogobernuari buruzko testu bat adosteko EAJren proposamena izan du hizpide.

EAko buruak adierazi duenez, EH Bilduk "adosteko borondatea du, baldin eta estatus berri baterantz aurrera egiteko jarrera badago", baina jeltzaileei ohartarazi die "estatus berri bat Estatutu berri bat baino gehiago" dela.

"Bi urteren buruan egin daiteke, guk ere horrela uste dugu, eta adosteko daukagun asmoa mahai gainean dago, hauteskunde-kanpaina baino arinagotik, kanpaina eta gero eta honako etapa honetan ere", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X