Albiste da
Polizia operazioa Luhuson
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luhusoko baserrian 29 pistola, 9 fusil eta lehergaiak zeuden

Atzemandakoa aztertu ostean agintariek egindako inbentarioaren arabera, ETAk, besteak beste, hainbat kalibretako pistolak zituen Luhusoko etxean.
luhuso-atxiloketak_
Argazkia: EiTB

Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin lankidetzan, ia hogeita hamar pistola, bederatzi fusil, lau errebolber, lehergaiak, detonagailuak eta tenporizadoreak atzeman zituen larunbatean Luhuson, ETAren gordailuan.

Atzemandakoa aztertu ostean, agintariek egindako inbentarioaren arabera, Luhusoko baserrian Smith/Wesson eta Aminius markako lau errebolber eta 29 pistola automatiko, erdiautomatiko eta metrailadore zituen ETAk.

Kontaketa ofizialean, G3 markako bederatzi fusil eta etxean egindako zortzi UZI subfusil daude. Arma guztientzako kargadoreak eta munizioak ere badaude atzemandakoen artean.

Horrez gain, aluminio, plata, klorato, pentrita, nitromanita eta kloratita erabiliz egindako lehergaiak, ia hiru metro detonazio-hari, 2.310 detonagailu elektriko, zazpi tenporizadore eta bi ST-LAPA sistema.

Atzemandako armen artean, 44 kalibreko Smith/Wesson errebolberra eta Smith/Wesson markako 9 mm-ko 16 pistola erdiautomatiko daude, ETAk Sidam enpresari 2006an egindako lapurretan lortutakoak. Horiez gain, 196 errebolber, 145 pistola eta 60.000 kartutxo ostu zituen ETAk lapurreta hartan.

Ia pistolen erdiak falta dituztea berreskuratzeko

Lapurreta hartan hartutako 350 pistolen erdiak falta dituzte oraindik berreskuratzeko, Luhuson eta segurtasun indarrek 2006an zulo batzuetan atzemandakoak bakarrik aurkitu baitituzte.

Luhusoko gordailuan, armak, lehergaiak eta munizioaz ez ezik, beste tresna batzuk ere atzeman zituen Poliziak.

Seminario operazioan atzemandako materialaren aktan, hauek ageri dira: Rage Evolution markako leungailu bat, fresagailu bat, botikin bat, bi su-itzalgailu, kortxoak kentzekoa, pintzak, giltza ingeles bat, mailu bat, bihurkin bat, Allen giltzak eta zinta itsaskorra.

Bost pertsona atxilotu dituzte

Luhusoko baserrian, Baionatik 30 kilometrora, aurkitu zuten gordailua. Mediabask atariko kazetari baten etxea da, eta beste bost gizonezkorekin batera atxilotu zuten.

en.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X