EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 35 orduko lan-astea baliogabetu du
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Eusko Jaurlaritzak 2016an administrazio publikoko langileei ezarritako 35 orduko lan-astea. Aipaturiko auzitegiak aintzat hartu du Estatuko Abokatutzak Urkulluren Gobernuak aurtengo otsailean onartutako dekretuaren aurka jarritako helegitea.
Noticias eta Vocento taldeek gaur argitaratutako informazioaren arabera, auzitegiak bere egin du Estatuko Abokatutzaren tesia. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak 2012an onartutako dekretua (37,5 orduko lanaldia ezartzen zuena) otsailean Jaurlaritzak onartutakoaren gainetik dago.
Eusko Jaurlaritzak otsailean 1.592 orduko lanaldia ezarri zien administrazio publikoko langileei 2016rako, hots, 35 orduko lan-astea. Epaileek diote, ordea, erabakiak ez duela 2012tik estatu-mailan indarrean den arau orokorra betetzen. 2012ko lege horrek 37,5 orduko lanaldia ezartzen du eta autonomia erkidegoek ere bete beharrekoa da.
Epaiaren arabera, Euskadiko administrazio publikoko beharginen lanaldiak estatu mailakoen berdina izan behar du. Epaileek gaineratu dutenez, ez dago Eusko Jaurlaritzak dekretua onartzerakoan argudiatutako eskumen arazorik.
Datozen asteotan ezagutuko da epaiak zein ondorio izango dituen, behin Funtzio Publikoko Mahai Orokorra elkartzen denean.
Eusko Jaurlaritzak gaur aztertuko du epaitegietako erabakia gaurko Gobernu bileran.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketak Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun... lehen emaitzen arabera
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du baita Eneko Aldanak Ziburun ere. Emmanuel Alzurik errepikatuko du Bidarten eta Angelun ere orain arteko auzapez bera izango dute.
Hauteslekuak itxita, botoak zenbatzen hasi dira Gaztela eta Leonen
PSOEk PPrekin berdinketa teknikoa aurreikusten duten barne inkestak ditu esku artean, baina eserlekuen banaketa boto gutxi batzuen araberakoa izango omen da, emaitza oso estua izango baita leku batzuetan.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.
Ubarretxena Madrilen izango da bihar EAEko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatu eta "erabakitzeko aukera" eskatzeko
Sailburuak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.
Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".
Hauteskundeak Iparraldean: Baionako bataila, abertzaleen erronkak eta ezkerraren zatiketa
Ipar Euskal Herriko 160 auzapez aukeratuko dituzte gaur eta, bigarren itzulia bada, hilaren 22an. Ezkerra zatituta aurkeztu da, EH Baik azken urteotako emaitza onak berretsi nahi ditu eta EAJk bere eragina handitu nahi du.