EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

35 orduko lan-astearen aurkako helegitea kentzea eskatu du Erkorekak

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, jardunean dagoen Espainiako Gobernuak jarritako helegitea 'euskal autogobernuaren kontrako eraso onartezina' da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
35 orduen aurkako errekurtsoa kentzea eskatu du Erkorekak

Gasteizko gobernuak otsailean onartutako 35 orduko lan-astearen aurka jarritako helegitea atzera botatzeko eskatu dio Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak jardunean dagoen Espainiako Gobernuari. Erkorekaren hitzetan, "euskal autogobernuaren kontrako eraso onartezina da".

Eusko Legebiltzarreko korridoreetan egindako adierazpenetan, Erkorekak zalantzan jarri du Espainiak jarritako helegitearen "legezkotasuna". Autonomia erkidegoen erabakiak "oztopatzea eta kontrolatu nahi izatea" egotzi dio Jaurlaritzaren bozeramaileak Madrilgo gobernuari.

Jaurlaritzak bere bitartekoak eta giza baliabideak kudeatzeko duen gaitasunaren kontrako erasoa ikusi du Erkorekak helegite honen atzean.

Hori dela eta, errekurtsoa "berehala erretiratzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta autonomia erkidegoek politika propioak diseinatzeko duten eskubidea "onartzeko" exijitu dio.

Erkorekaren esanetan, Rajoyren gobernuak aurretik ere hartu du "neurri burugaberen bat" EAEko langile publikoen inguruko erabakien aurrean. Neurri horiek erkidegoetako gobernuen giza baliabideen kudeaketa zailtzen dutela ziurtatu du.

du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X