Birsortzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuk zuzendaritza berriko 15 kide aukeratuko ditu gaurtik aurrera

Urtarrilaren 21ean Birfundazio Kongresua egin aurretik emango duten azken urratsa da. Arnaldo Otegi izango da idazkari nagusia.
18:00 - 20:00
Azken txanpan sartu da Sorturen birfundazio prozesua

Sorturen militantziak alderdiko Batzorde Nazionalaren 15 kide aukeratuko ditu urtarrilaren 9tik aurrera, zerrenda irekien bidez aurkeztutako 37 hautagaien artean. Horietatik 10 Euskal Herri osoan hautatuko dituzte, eta bana Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean.

Azken fasea da urtarrilaren 21ean alderdiak Iruñean kongresua egin aurretik. Arnaldo Otegi hautatuko dute idazkari nagusi.

Lehen fasean, zuzendaritzako 14 kide hautatu zituzten: hautagaitza nazionaleko 9 eta bana Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean. Arnaldo Otegik gidatutako zerrendako hautagaiak bozkatu zituzten, eta % 95eko babesa lortu zuten. Ez zen beste zerrendarik aurkeztu.

Astelehen honetan martxan ipiniko duten fasean, militanteek 15 kide hautatu beharko dituzte, 37 hautagaien artean: Agus Figal, Anita Lopepe, David Cobos, Domeka Lasarte, Elena Beloki, Endika Perez, Eneko Barberena, Eneko Compains, Floren Aoiz, Galder Gonzalez, Gorka Etxeberria, Gorka Ortiz de Guinea, Gorka Zozaia, Ibon Meñika, Igor Ortega, Iñaki Olalde, Iñaki Zugadi, Iñaki Erkiaga, Jean François Lefort, Jon Ander Resa, Joseba Garmendia, Julen Larrinaga, Karlos Renedo, Karmelo Landa, Lur Albizu, Maite Sabalza, Marian Beitialarrangoitia, Mikel Egibar, Mikel Luloaga, Nekane Zinkunegi, Nerea Guijarrubia, Oier Azkarraga, Rufi Etxeberria, Saul Curto, Unai Urruzuno, Xabi Larralde eta Xabier Alegria. Militante bakoitzak 11 pertsona bozkatu ahal izango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X